GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

BERRIA Itxaro Borda 2008/9/12

NY911+7

Lanean geunden. Gogoan ditugu 2001eko irailaren 11ko irudiak: hegazkin pare bat sabelean zartatzen zitzaiela, New Yorkeko dorre bikiak lehertu ziren. (...) Berlineko horma erori eta 0911 artean mende antzua higatu zitekeen twins towers-en hondakinetan neoliberalismo basatiaren bermatzea zilegitzeraino.

Estatu Batuak biktima moldean plazaratu ziren, -nork eraman du egiazko biktimen dolua?- eta gobernu gehienak Bushen minak gozatzearren Afganistan txikia eta Irak gorrotatuari erasotzeko prest zeuden: Bagdadeko bonbardaketaren ikuskizun izugarria gaueko zortzietako berrien lehen minutuetan abiatu zen only on CNN.

Sartaldearen begietan funtsean baliorik ez duten izateak suntsitzen darraite aliatuek, ahoz libertatearen alde gerlak pizten, ez bageneki bezala, odolezko urratsak oro petrolioaren isuria segurtatzeko obratzen dituztela, Georgiako gatazkakoak barne. Bushen boterea indartu zen eta dagoeneko MacCain hautagaiarena justifikatua dago Tbilisin, errusiarren konplizitateaz.

Jagoitik, mundua da ground zero.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo