Boliviako krisialdia
Moralesen eta haren Gobernuaren alde egin du Unasurrek aho batez
Txileko La Moneda jauregian sei orduz bilduta egon ostean, Unasurrek aho batez onartu zuen Evo Moralesen eta haren Gobernuaren aldeko adierazpena. Hala, erasoak salatzeaz gain, Pandon gertatutako sarraskiaren ikerketan esku hartuko du. Moralesek iragarritako elkarrizketarako mahaiari laguntzeko batzorde irekia osatzea ere erabaki zuen. Lortutako adostasuna ikusita, Unasurren lehen bilkuraren arrakasta txalotu zuten agintariek; hasteko, Moralesek berak.
GARA | TXILEKO SANTIAGO
Unasurrek, Hego Amerikako Nazioen Batasunak, Boliviako presidente Evo Moralesi sostengua adierazi zion aho batez Txileko Santiagon egin zuen urgentziazko bilkuraren ostean. Horrez gain, Pandon izandako sarraskia ikertzeko batzordea osatzea eta Boliviara behatzaileak bidaltzea erabaki zuten.
Sei orduz bilduta egon ziren La Monedan Brasil, Paraguay, Kolonbia, Ekuador, Venezuela, Uruguay, Argentina, Txile eta Boliviako agintariak. Falta zen bakarra Peruko presidente Alan Garcia zen. Haren ordez, Kanpo Harremanetarako ministroa joan zen. Boliviak pairatzen duen krisi politiko sakonari nolabaiteko irtenbidea ematea da Unasurren lehen erronka. Asteleheneko goi bileran adostasunezko adierazpena onartzea lortu zuten. Hala nabarmendu zuen, hain zuzen ere, Moralesek.
«Lehen aldiz Hego Amerikako historian, herrialde hegoamerikarrek erabaki dugu arazoak gure artean konpontzea», adierazi zuen. Bere hitzetan, Ameriketako Estatu Batuek beti esku hartu dute herrien barne arazoetan. Oraingoan hala gertatu ez izana txalotu zuen.
«Zorionez, integrazio hegoamerikarra sakontzeko konpromiso handiagoa dugu egun», aditzera eman zuen. «Hego Amerikaren batasunaren alde lan egiten du Unasurrek eta une honetan, boliviarron batasunaren mesedean», helarazi zuen.
«Bizitza eta berdintasuna»
Krisialdiari aipamen eginez, oposizioa egotea garrantzitsutzat jo bazuen ere, «proposamenak aurkezten dituen oposizioa» izatea exijitu zuen, «azken egunetan gertaturikoa erabat antidemokratikoa izan baita». «Espero dugu oposizioko taldeek adierazpen hori ulertuko dutela. Ez bakarrik presidenteena, baita mundu mailako gizarte mugimenduek bidali dizkidatenak ere», nabarmendu zuen.
Arestian esandakoaren ildotik, «indarkeria erabili ordez, proposamenak egiteko» eskatu zien bere aurkariei. Jasotako babes zabalak -hamabi gobernu, bederatzi presidente, Kanpo Harremanetarako ministro bat eta bi enbaxadorek parte hartu zuten bileran- harridura sorrarazi diola ere adierazi zuen.
Moralesen hitzetan, Unasurren hitzarmena «bizitza eta berdintasuna defendatzeko» oihu sakona izan da. «Bai nik, bai Gobernuak berdintasuna lortzeko lan egiten dugu soilik», azaldu zuen agerraldiari amaiera eman aurretik.
Horregatik, emandako pausoa eskertu zion agintari txiletarrari. Egoeraren larritasuna ikusita, Michelle Bacheletek Unasur biltzeko bat-bateko deia egin zuen larunbatean. Gehienak proposamenarekin bat egin zuten arren, agintari batzuek beren desadostasuna azaldu zuten, horien artean, Luiz Inacio Lula da Silvak.
Haren aburuz ezohiko goi bilkura deitzeko bi baldintza bete behar ziren. Batetik, aldez aurretik pentsatutako proposamen bat mahai gainean jartzea eta, bestetik, Boliviako Gobernua nahiz oposizioa hori onartzeko prest egotea.
Larunbat gauean Bacheletek egin zion deiaren ostean ordura arte izandako jarrera ezkorra alboratu eta Santiagora joango zela baieztatu zuen. Esku hartu izan ez balu Unasurren irudia kaltetzea gerta zitekeen.
Lula da Silvak adierazpenean Estatu Batuen kontra zuzenean edo zeharka aipamenik ez egiteko exijitu zuen. Nahiz eta azkenean hala izan zen, Chavezekin talka egin zuen gai horretan. Izan ere, Venezuelako presidenteak Washingtonen esku-hartzea gogor salatu zuen Txilera iristean. Boliviako egoera Salvador Allenderen garaiko Txilerekin eta 1973ko irailaren 11n, Augusto Pinochetek eman zuen Estatu kolpearekin alderatu zuen. «Duela 35 urte, Allende boteretik indarrez nola botatzen zuten ikusi nuen. 35 urte geroago, Bolivian gauza bera egin nahi dute», esan zuen.
Ekuadorreko estatuburu Rafael Correak ildo beretik hitz egin zuen, eta «beste Pinochet» bati ez diotela biderik emango ohartarazi zuen Santiagon.
Ikuspuntuak ikuspuntu, Unasurren lehen bilera arrakastatsua izan zela esan daiteke, bederatzi puntuko adierazpena aho batez onartu baitzuten.
Edukiari dagokionez, nabarmentzekoa da zilegitasun beteko Moralesen Gobernuari adierazitako sostengu irmoa. «Gehiengo zabal batek haren agintaldia berretsi du gainera», gogora ekarri zuten. Abuztuaren 10ean eginiko galdeketan, %68k bere alde bozkatu zuen.
«Ez dugu sekula onartuko Estatu-kolpe zibila eta erakundeen haustura helburu duen egoerarik, ezta herrialdearen batasuna arriskuan jartzea ere», adierazi zuten. Era berean, erasoak eta sabotajeak gogor gaitzetsi zituzten eta erakunde publikoen bulegoak uzteko exijitu zuten.
«Irtenbideak bilatzeko gai garela erakutsi dugu eta konponbiderako tresna osatu dugu», adierazi zuen Hugo Chavez presidente venezuelarrak Unasurren jardunari buruz.
Errusiako bi bonba hegazkin Hego Amerikako ekialdeko kostaldean zehar ibili ziren atzo. Venezuelako El Libertador basetik atera ziren 14.30ean, Brasilerako norabidea hartuta. Nazioarteko uren gainean hegaldatu ziren.
Los implicados en el complot para matar o derrocar al presidente Hugo Chávez, «no tenían posibilidad de éxito», afirmó Mario Isea, presidente de la comisión parlamentaria que investiga el caso. Sostuvo que equipar y poner a punto para una misión de combate un F-16 requiere de la complicidad de un amplio rango de oficiales y suboficiales, algo impensable en la actualidad. «Invito a sectores de la oposición a que no sean carne de cañón de aventureros que tratan de fingir que pueden realizar una operación así, cuando en realidad sirven de comparsa a un plan para intervenir desde el exterior», manifestó.
El Ejército boliviano arrestó ayer al prefecto de Pando, Leopoldo Fernández, acusado por la Fiscalía de genocidio por la muerte de una treintena de campesinos el pasado jueves cerca del municipio de Porvenir, a 30 kilómetros de Cobija, capital del departamento. Tras su detención, que se produjo a primera hora de la mañana en Cobija, Fernández fue trasladado en avión hasta La Paz, donde deberá comparecer ante la Fiscalía. Otras once personas serán investigadas por la masacre de campesinos en las poblaciones de Porvenir, Filadelfia, Puerto Rico y Puente Cachuelitas.
Dionisio López, una de las víctimas, explicó a los medios que grupos de paramilitares, francotiradores y sicarios contratados por Fernández dispararon de forma selectiva el pasado jueves contra campesinos que se trasladaban a Porvenir para participar en un acto de apoyo al Gobierno de Morales. Otros cuatro sobrevivientes dieron cuenta en una comparecencia realizada el lunes en la Cámara de Diputados de la masacre ocurrida en Pando.
«Nos tiraban, había disparos cruzados a camiones que pasaban, los horadaban y la gente iba muriendo allí dentro», denunció Rodrigo Medina. «Nos disparaban, perseguían. Muchos no quieren salir del monte porque tienen miedo, están sin zapatos y sin ropa. Hay quienes se han ido por el río intentando escapar de los sicarios», añadió. A su lado, Rosa Lucía Alpire rememoró su trágica experiencia: «Corrimos a las casas a pedir ayuda pero nos cerraban las puertas. Había mujeres con niños en brazos, los niños suplicaban que no los mataran, ni a ellos ni a sus madres». Por su parte, las Fuerzas Armadas bolivianas informaron del hallazgo de una cantidad importante de municiones y armamento en manos de civiles, incluso de uso restringido por organismos como la OTAN. En los registros encontraron una ametralladora, fusiles, rifles, revólveres así como una gran variedad de proyectiles de diferente calibre. En el arsenal decomisado había proyectiles dum dum, diseñados para atravesar blindados. El general Walter Panozo, comandante del Comando de Emergencia de Pando, subrayó que se trata de material de guerra.
En protesta por esta detención, los prefectos opositores suspendieron el diálogo con Morales. El senador de Tarija Roberto Ruiz la calificó de «acto abusivo y arbitrario» y condicionó la firma de «un acuerdo de pacificación» a la libertad de Fernández.