GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Lakuari software librea sustatzeko eskatuko diote Bilboko Areatzean

Gaur software librearen nazioarteko eguna ospatzen da eta, horren harira, hiritar talde batek informazioa eta sistema eragile libreen kopiak banatzeaz gain, sinadurak bilduko ditu Bilbon, manifestu baten bidez, Lakuari software hori zabaldu eta sustatu dezala eskatzeko.

Ruben PASCUAL |

Gaur software librearen nazioarteko eguna da eta, horrekin lotuta, hiritar talde batek ekintza publikoa antolatu du Bilboko Areatzan.

Goizeko 11.00etatik 15.00etara, eta 17.00etatik 19.00etara egongo dira software librearen inguruko informazioa eskaintzen, eta sistema eragile askeen (GNU/Linux...) kopiak banatzen.

Gainera, egunean zehar manifestu baten aldeko sinadurak biltzen arituko dira, Lakuari software librea zabaldu eta susta dezala eskatzeko.

Testu honekiko atxikimendua bi eratara adieraz daiteke: Areatzara joan eta bertan sinatuta edota www.queremossoftwarelibre.org webgunearen bitartez.

Manifestu horren irakurketa publikoa eguerdian egingo dutela iragarri dute.

Eskaerak

Irakurriko duten testuaren bidez, Lakuari software askearen aldeko hainbat alderdi galdegingo dizkiote.

Programa libreak erabiltzeko eta sustatzeko galdatuko diote. Gainera, software mota honen garapenean laguntzeko inbertsioak bidera ditzala eskatuko diote.

Marko Txopitea informatikaria ekintzaren sustatzaileetako bat da eta, haren iritziz, administrazioek software librea zabaltzeko egiten duten ahalegina «ez da nahikoa».

Txopiteak azaldu zuenez, «munduan software librearen erabilerak gora egin du nabarmen, baita Euskal Herrian ere».

Halaber, Txopiteak adierazitakoaren arabera, «gurea hizkuntza gutxitua denez, software askeko programak euskaratu ditzakegu, baina hori jabedun softwarearekin ezinezkoa da».

Horrez gain, garrantzi handia du software librea hedatzeak eta, hezkuntza arlora zabaltzeak; horrek asko lagun baitezakeela azaldu zuen Txopiteak.

FFINLANDIA

Software askearen hedapenaz, Marko Txopiteak Finlandiako kasua azpimarratu zuen. Han, erabiltzaileen %50 baliatzen baita software askeaz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo