Denboraldiko aurreneko pausoak
Splitterren falta ahaztu nahi du Baskoniak Superkopan
Bartzelonaren aurka ekingo dio Dusko Ivanovicek bere bigarren aro baskonistari. Arratsaldeko zazpietatik aurrera jokatuko dute talde biek lehenengo finalerdia.
Arnaitz GORRITI | GASTEIZ
Superkopa laugarren urtez jarraian irabaztea bilatuko du Tau Baskoniak. Denboraldi-aurrea eta denboraldia elkartzen dituen mugarri berezia da aipatu lehiaketa. Pasa den urteko ACB Ligako eta Kopako txapeldunak, Tau Baskonia eta DKV Joventut, hurrenez hurren, ligako txapeldunordea, Regal Bartzelona, eta talde antolatzailea, Zaragozako CAI igo berria, neurtuko dira gaur. Gasteiztarrek Bartzelonaren aurka 19.00etan jokatuko dute aurreneko finalerdia. CAI eta Joventutek, berriz, 21.30etik aurrera izango dute hitzordua. Finalerdietako garaileek bihar gauean, 20.00etan, jokatuko dute 2008ko Superkopari dagokion finala.
Tau Baskoniari patxada eman dio 2007/08 ACB Ligako txapeldun izateak. Hala, Dusko Ivanovicen gidaritzapean bigarren aroa aurreko urteak baino lasaitasun handiagoz hasiko du talde arabarrak. Helburua ez da laugarren Superkopa irabaztea -ez da anbiziorik faltako, hala ere-, baizik eta denboraldiko unerik garrantzitsuenetara behar bezala iristea.
Hori dela-eta, gasteiztarrek Tiago Splitter pibot brasildarra etxean uztea erabaki dute. Irailaren hasieran zuntz haustura bat izan zuen Splitterrek eta, ordutik hona, Tau Baskoniak jokatu dituen lagunarteko neurketetan parte hartzerik ez du izan. Azken proba herenegun egin zioten brasildarrari eta, osatuta egon arren, bere berragerpena datorren astera arte atzeratzea erabaki zuten gasteiztarrek.
«Atzo ¯herenegun¯ normal entrenatzen saiatu zen Tiago, baina mina sentitu zuen une batean eta, beraz, etxean gera dadila erabaki dugu», adierazi zuen atzoko prentsaurrekoan Dusko Ivanovicek.
Bartzelonaren aurka Splitterren falta igarriko da. Bera da Andersen, Vazquez, Ilyasova eta enparauak geldiarazteko jokalaririk aproposena arabarren artean. Ondorioz, Ivanovicek hobeto erabili beharko ditu Barac, McDonald eta Teletovic barruko jokalariak -eta Mickeal-. Dena dela, bere ohiko estiloari jarraituz, Splitterren faltak ez zuen Ivanovic asko estutu.
«Lesioak sekula ez datoz ondo. Lesioen erruz taldeak behar duen erritmoa hartzea gehiago kostatzen da, baina kirolaren zati dira, eta hobe da lesioak orain nozitzea geroago baino».
Aitzitik, Pablo Prigionik sasoian errekuperatzea lortu du. Zaintiratu bat zela-eta, argentinarrak ez zuen Bruesa GBCren aurka jokatu asteartean. «Azken entrenamendua ongi egin du Pablok eta Zaragozan izango da», esan zuen Ivanovicek.
Oroimen ona
Bestetik, atzoko prentsaurrekoan Ivanovic bera izan zen protagonista. Tau Baskoniarekin ekingo dion bigarren aroari bere talde ohi Bartzelonaren aurka hasteak, gatz pixka bat gehitzen dio gaurko finalerdiari, are gehiago Montenegroko teknikaria Bartzelonatik egotzi egin zutela kontuan hartzen bada. Dena dela, ez zuen polemikarik nahi izan Ivanovicek.
«Ez naiz atzera begira ibiltzen. Bestalde, oroimen onak baino ez ditut. Xavi Pascualen Bartzelona oso talde ona da. Barret eta Andersen oso fitxaketa onak dira eta Navarroren itzulerak bereziki arriskutsu bihurtzen ditu», esan zuen.
El segundo y último choque de Iurbentia Bilbao Basket en el torneo ibicenco «Estiu de Bàsquet» terminó con triunfo vasco por 52-63 sobre el ViveMenorca.
Después de una primera mitad igualada, que culminó con victoria menorquina por 34-33, el encuentro se rompió en el tercer período. Nueve puntos seguidos de Seibutis propiciaron la escapada bilbaina, con un parcial 9-19 favorable a los de Vidorreta, que lograron sacarse la espina de la derrota sufrida ante Ricoh Manresa el martes pasado. Los vizcainos cerrarán la pretemporada este domingo frente al Real Madrid, en la localidad madrileña de Las Rozas, a partir de las 18.00.