GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Euskal udalerri guztietan egingo dira bihar Gudari Eguneko manifestazioak

Euskal Herriaren askapen borrokan bizitza eman duten euskal militanteak omentzeko urteroko hitzordua izango da bihar: Gudari Eguna. Ezker abertzaleak, egungo testuinguru politiko gogorrari so eginez, borrokaren garrantzia nabarmendu, eta gudariak omentzera deitu du.

GARA |

Bihar, irailak 27, Jon Paredes, Txiki, eta Anjel Otaegi ETAko militanteak eta FRAPeko beste hiru Francoren aginduz fusilatu zituzten eguna oroitzearekin batera, Euskal Herriaren askapen prozesuan bizitza galdu duten euskal gudari guztiak omentzeko hitzordua izango da. Ezker abertzaleak, bihar, larunbata, udalerri guztietan izango diren manifestazioetan eta ekitaldietan parte hartzeko deia egin du.

Aurtengo Gudari Eguna testuinguru politiko «gogorrean» iritsi dela aitortu arren, ezker abertzaleak garbi dauka aurrerantzean ere borrokaren bideak ekarriko duela Euskal Herriarentzat etorkizuna. Hala dio Gudari Egunerako hautatu duten aurtengo leloak berak ere: «Izan zirelako gara, garelako izango dira. Borroka dugu bidea».

«Borrokaren balio politikoa»

Estatu espainola eta frantsesa, «esku artean dituzten bitarteko guztiak erabiliz», Euskal Herriaren askatasun nahiari «zapalkuntza gordinarekin» erantzuten ari direla salatu du ezker abertzaleak, hala, EAJren «morroi zintzoaren» jokabideak lagunduta, autodeterminazioaren eta lurraldetasunaren gakoak desitxuratzea eta aldaketa politikoaren motore den ezker abertzalea suntsitzeko asmoarekin.

Hala ere, orain arte egindako borrokak Euskal Herria gaurdaino ekarri duen bezala, ezker abertzalearen iritziz, aurrerantzean ere, askatasunaren bidean, horrela izango da. Gainera, eusko gudarien borroka «gure kaleetatik eta oroimenetik» ateratzeko hasi berri duten oldarraldia dela-eta -finean, «askapen borrokaren balio politikoa desitxuratzeko» helburuarekin-, ezker abertzaleak dei garbia egin du: «Herri honen askatasunaren aldeko borrokalariak omentzeko deia egiten dugu».

«anuk», 15 urte

Gaur 15 urte Polizia espainolaren eskuetan heriotza topatu zuen Xabier Kalparsoro, «Txato» edo «Anuk», ETAko militante zumaitarraren omenez manifestazioa egingo dute, 20.30ean, haren sorterrian.

Convocatorias de Ahaztuak en cuatro pueblos

La asociación de víctimas del franquismo Ahaztuak 1936-1977 ha organizado mañana cuatro actos de homenaje a las víctimas del franquismo con motivo del 33º aniversario de los últimos cinco fusilados por el régimen fascista. En Gasteiz, el homenaje se llevará a cabo a las 12.30 en el muro trasero del cementerio de Santa Isabel; en Derio será a las 18.00, también en el cementerio; en Zarautz, el acto se llevará a cabo a las 12.00, igualmente en el camposanto de la localidad; y en Iruñea, por contra, se realizará a las 13.00 en la Plaza del Ayuntamiento de la ciudad. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo