Pozoindurak
Baionako kanpuseko pozoinduren arrazoiak hurrengo astean jakingo dira
Baionako Santa Klara kanpusean joan den astean izan ziren pozoinduren ondorioz ikasleak ez dira aste osoan bertaratu. Asteazkenean eraikinaren kudeatzailea den CABAB erakundeak bildu emaitza guztiak emango ditu. Unibertsitatea itxita egon bada pozoinduren arrazoiak atzemateko analisiak egin ahal izateko izan dela nabarmendu du unibertsitateko zuzendari Xalbat Bereterretxek. Eraikinaren bigarren pisuan airea aztertzeko lau makina ezarri dituzte. Horietako hiruren emaitzan jaso dira eta ez dute ezer berezirik aurkitu. Laugarren aparailuarenak aldiz ez dira oraindik ailegatu.
Udako Euskal Unibertsiateak, 40 urte bete dituen Euskara Batua bidelagun hartuta hasi du ikasturte berria. Eibarren egin zuen atzo ekitaldia, Markeskoa jauregian, eta amaiera bikaina emateko Xabier Kintana euskaltzainak ``Euskara Batuaren ibilbidea'' hitzaldia eman zuen.