GARA > Idatzia > > Kultura

Larrabetzuko Literatur Eskolak bosgarren ikasturtez ekingo dio gaur irakurketari

p051_f02_97x92.jpg

GARA | LARRABETZU

Ikasturtea Iñigo Aranbarrik irekiko du gaur Larrabetzun, literatura eta kazetaritza mintzagai. Hurrengo saioa azaroaren 22an izango da Iruñean, eta «Traidoreak eta heroiak» izango ditu gai Jon Alonsok. Abenduaren 20an berriz, Harkaitz Canok, Donostian, Paul Austerren literatura aztertuko du. Urte berriak urtarrilaren 17an izango du lehen hitzordua, Larrabetzun. «Liburua: aurrea eta ostea» da Gorka Arrese Susako editoreak gidatuko duen saioa. Otsailaren 14an berriz, Sautrelako Xabier Gantzarain «Arte plastikoak eta literatura» izango du mintzagai Bilbon. Eta Josune Muñozek eta Ainhoa Güemesek «Euskal queer sorginduen adierazpen poetikoak» Gasteizen.

Apirilaren 25ean, «Antton Lukuren antzerkigintza» aztertuko du Baionan Mattin Irigoienek, eta maiatzaren 23an, «Gerra zibila euskal literaturan: galtzaileen memoria» Edorta Jimenezek Oreretan. Bukatzeko, ekainean jardunaldi bereziak izango dira Larrabetzun. Informazioa, www.literaturaeskola.org-en.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo