Gobernura iritsi zenetik garairik zailena bizi du Alvaro Uribek
Alvaro Uribe presidente kolonbiarrari arazoak ugaritu zaizkio. Administrazioko langileak greban ditu, milaka indigenek oinezko martxa hasi dute beren eskubideak eta lurrak aldarrikatzeko, eta ostegunean hamasei zauritu egon ziren Bogotan sei eztandetan. Horrez gain, DAS polizia sekretuaren buruak dimisioa aurkeztu behar izan du espioitza kasu bat dela-eta.
GARA |
Boterera iritsi zenetik (2002an), garairik zailena bizi du Alvaro Uribe presidenteak. Giza eskubideen defentsan ezer gutxi edo deus ere egin ez izana leporatu diote hamaika taldek, paramilitarren ekintzak ugaritu egin dira eta aurten beraien lurrak nahiz etxebizitzak utzi behar izan dituztenen kopurua azken 25 urteetako altuena izan da.
Kolonbiako gobernuz kanpoko hainbat erakundek Estatuaren eta paramilitarren ekintzen arteko lotura salatu berri dute.
Halako salaketak oinarri hartuta, Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuak oraindik ez du baimendu Kolonbiarekin merkataritza librerako hitzarmena. Alderdi Errepublikarra sinatzearen aldekoa da, Uribe George W. Bushen aliatu fina baita.
Onartzekotan, nekazarien bizimoduari kalte handiak eragingo dizkiola ohartarazi dute. Lurraren ohiko erabilera atzerriko enpresa handien mesedean aldarazten ari direla eta horretarako beraien lurretatik nola edo hala kanporatu nahi dituztela nabarmendu dute indigenek.
Beraien lurrak eta eskubideak errespeta daitezen, oinezko martxa erraldoia hasi zuten asteartean. Uribe Gobernuan dagoenetik, «1.253 indigena hil dituzte eta gutxienez 54.000 beraien lurretatik kanporatu dituzte». Ekimena deitu dutenek eta parte-hartzaileek FARC gerrillarekin lotura dutela esan zuen Gobernuak eta mobilizazioa egiteko dirua nondik atera duten ikertzeko agindu zuen Defentsa ministroak.
Testuinguru horretan, Poliziak hiru manifestari hil zituen asteazkenean. Uribek berak Poliziak benetako balak erabili zituela aitortu behar izan zuen. Bihar Calin, Daniel Piñacue buruzagi indigenarekin bilduko dela hitzeman du Uribek. Bien bitartean, kamioilariek eta administrazioko langileek indigenekin bat egin dute.
Azken horiek greban daude lan baldintza hobeak eskatzeko. Urriaren 10ean, salbuespen egoera deitu zuen presidenteak epaileen greba zela-eta. Horiek lanera itzuli diren arren, neurriak indarrean jarraitzen du.
Arazo horiez gain, DAS polizia sekretuko zuzendariak, Maria del Pilar Hurtadok, kargua utzi behar izan du espioitza auzi bat dela-eta. Polo Demokratikoko senatari Gustavo Petrok jarraipenak salatu zituen Senatuan. DASeko goi kargu batek, Jaime Fernando Ovallek, aipaturiko talde politikoaren ordezkariei jarraipenak egiteko agindua eman zuela esan zuen Petrok.
Froga gisa, abuztuaren 29ko eta irailaren 19ko bi agiri aurkeztu zituen. «Polo Demokratikoak legez kanpoko taldeekin edo Gobernuaren kontra egiteko bere burua aurkeztu duten lekukoekin zer-nolako harremana edo lotura duten ikertzeko» eskatu zuen Ovallek.
Partiduaren hirugarren nazio biltzarrean parte hartu zuten guztiak, baita gobernuz kanpoko erakundeetako edo giza taldeetako ordezkariak ere, identifikatu zitzatela agindu zuen. Hasiera batean, DASek Petrori jarraipenak egin izana ukatu zuen arren, asteazkenean Hurtadok dimisioa aurkeztu zuen. Hori bai, Ovalleri egotzi zion ardura guztia. Berak jarraipen horien berri ez zuela esan zuen.
Eskandalu berri horrek segurtasunaz arduratzen den erakundearen eraginkortasuna eta gardentasuna auzitan ipini du.
DASeko zuzendari ohi Jorge Noguera hilabetez preso egon zen eskuindar paramilitar eskuadroietako buruzagiekin lotura izateagatik. Sindikalistak hiltzeko paramilitarrei informazioa eman izana egotzi zioten.
Zaborrontzietan
Ostegunean, bestalde, sei lehergailuk eztanda egin zuten ia aldi berean Bogotan. Zaborrontzietan ezkutatuta zeuden Peruko eta Alemaniako enbaxadetatik, Citibank banketxearen bulego eta McDonals batetik gertu.
250-500 gramoz osatutako lehergailuak zirela azaldu zuen Rodolfo Palomino polizia zuzendariak. Kalte materialak eragiteaz gain, hamasei zauritu izan ziren. «Denden eta etxebizitzen kanpoaldean zaborrontziak edo poltsak badaude, ez gerturatu lehergailuak izan ditzakete-eta», ohartarazi zuen Palominok.
La ex candidata presidencial Ingrid Betancourt, que ayer recibió en Oviedo el Premio Príncipe de Asturias a la Concordia, reiteró que no se sentirá «totalmente libre ni feliz» mientras compañeros suyos sigan en la selva en manos de las FARC. «Si las FARC no quieren ser consideradas como terroristas por el resto del mundo, tienen que rectificar su acción, repudiando el secuestro para siempre. La deshumanización de sus tropas, necesaria para poder mantener seres humanos encadenados durante largos años, es una responsabilidad que recae sobre sus comandantes», subrayó. Pidió también que «cada uno rompa la maldición de su propia indiferencia».
Administrazioko langileek greba orokorra egin zuten ostegunean «gizarte mugimenduen» kriminalizazioa salatzeko. Indigenen martxarekin ere bat egin zuten.
Una decena de organismos de derechos humanos y juristas han pedido la intervención «urgente» de la CIDH (Comisión Interamericana de Derechos Humanos) para que el Gobierno suspenda las extradiciones de paramilitares y se proteja así los derechos de las víctimas.
En mayo, Bogotá extraditó a EEUU a 14 ex jefes paramilitares de las AUC acusados allí de narcotráfico. En Colombia tenían múltiples procesos abiertos por violaciones de derechos humanos.
Estas organizaciones lamentaron la decisión del Gobierno de extraditarlos porque remanentes del grupo «han seguido cometiendo delitos y algunos han hecho revelaciones sorprendentes» sobre apoyos recibidos de políticos, empresarios y periodistas. Exigieron que las sanciones a los paramilitares sean ejecutadas.GARA