Baionako unibertsitateko pozoinduaren misterioa argitua izan da
GARA |
Joan den aste guztian zehar Baionako unibertsitateko Santa Klara kanpusa ixtera behartu zuten pozoinduaren arrazoia atzemana izan da. Aste osoan zehar analisiak egin eta gero hastapenean aipatu ziren arrazoiak besterik ez dituzte atzeman. Hau da Santa Klara parkinean lanean ari den generadorearen kea aire sistematik sartu zen barnean zeuden pertsonak pozoindu zituela.
Santa Klara kanpusaren parte bat izen bera daraman parkinaren gainean dago eraikia. Bertako generadorearean ke irteera unibertsitateko anfiteatroko aireazio sistemari lotua zegoen.
Orain argitzeko gelditzen dena da hodi lotura zergatik zegoen horrela egina.
Goiko geletako usain txarrak kanpoan ari ziren Bulldozerretako keek sortuak direla uste da.