GARA > Idatzia > > Kultura

ELEBERRIA

Doris Lessing handiaren «Belarra kantari» euskaratu du Koro Navarrok

«Belarra kantari» izan zen Doris Lessingek (1919) argitaratu zuen lehen eleberria, eta haren atzetik beste asko etorri ziren, bere esperientzia fikzio bihurtzeko trebezia erakusteaz gainera, antikolonialismoa edo feminismoa defendatzearen fama eman ziotenak, berak etiketa guztiak arbuiatu arren. Orain irakurleek egile horren lana euskaraz irakurtzeko aukera dute, Koro Navarroren itzulpenari esker (Elkar, 292 orrialde). Doris Lessingek literaturaren munduko sari handienetakoak irabazi ditu, nagusia Literaturako Nobel Saria 2007an.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo