GARA > Idatzia > > Kultura

FOLK

Alasdair Fraser eta Natalie Hass, Barañainen eta Lezon

Alasdair Fraser, zeltiar musikak duen biolinista sarituena eta ospetsuena -bere doinuak «Titanic», «Azken Mohikanoa» edo «Wyatt Earp» filmetan entzun daitezke, besteak beste- kontzertuak eskaintzera datorkigu berriro Natalie Haasen txelo jotzailearekin batera. «In the Moment» lana, 2004ko Scots Trad Album of the Year saria eskuratu zuen «Fire & Grace» arrakastatsuaren ondotik dator. Iragan astean Bermeon jo ondoren, bihar Barañaingo auditoriumean izango dira (20.30ean) eta ostiralean Lezon (Gezala, 21.00etan).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo