Istorio zaharren irakurketa berria dakar Martin Ansok «Ele zahar, ele berri» liburuan
Historian atzera eta aurrera ibili da berriz Martin Anso kazetaria, eta «Ele zahar, ele berri» liburua plazaratu du, XIX. mendeko legendak eta kondaira modernoak uztartzen dituen istorio bilduma.
Ariane KAMIO | DONOSTIA
Elezaharren kobazuloan argi bila aritu da berriro Martin Anso kazetaria, eta 38 istoriotan bildutako liburu berria izan da «esplorazioaren» emaitza. Erdi Aroko zaldunen gisan jantzita aurkeztu zuen atzo Ansok «Ele zahar, ele berri» lana, elezaharrak beste ikuspuntu batetik kontatzen dituen bilduma, hain zuzen.
2004. urtean «Ele zaharren bidetik» liburua kaleratu zuen, aurtengo udan GARAk «Ele zaharren gordelekuak» izenarekin berriro editatu duena. Egunkari honetan idatzitako kondaira eta legendez osatutako bilduma da. Oraingoarekin, baina, «istorio zaharren irakurketa berria» egiten du. XIX. mendean loratu zen legenden azpigeneroarekin bat datoz testu batzuk baina besteak, ordea, herri ipuinak, pasadizo historiko apokrifoak eta antzeko istorioak dira. «Batzuetan, gainera, jatorrizko legendak aitzakiak baino ez dira gogoetatxo bat egi- teko», azaldu zuen Ansok, liburuaren helburu nagusia ondo pasatzea dela azpimarratu ostean.
Askotarikoa
Adinik ez duen liburu horretan, beste herrialdeetan errotutako kondairak Euskal Herrian girotzen dira. «Aretxa- bala koronelaren legenda, adibidez, izatez Nikaraguakoa da, nahiz eta protagonista euskalduna den aitzakian nik orri hauetara ekarri dudan. Halaber, Halloweengo legenda, jatorriz, irlandarra da, baina nik Jack O´Lanter eta Patxi Errementariaren arteko paralelismoa egin dut; tradizioan, paralelismo hori oso nabarmena da, gainera», esan zuen.
Bilduma hori, Ansoren esanetan, askotarikoa da gaietan -maitasuna, sexua, mendekua eta beste hainbat arlotan jarduten du-, baita islatutako garai eta giroetan ere, Erdi Aroa, Ameriketako konkista, Karlistadak, 36ko Gerra eta beste hainbat garaietara jotzen baitu. Eta askotarikoa da baita ere agertzen diren protagonistetan -zakur errepublikanoa, bikingoak, Juan Mari Arzak...-. Askotariko izaera hori da liburuak izan dezakeen bertuteetako bat, hainbat iturritatik edan baitu hura osatzeko. Istorio bila etnolo-go eta folklorista klasikoen liburuetara jo du (Barandiaran, Azkue, Cerquand, Caro Baroja), baina gaur egungo idazleengana ere bai (Koldo Ameztoi, Txillardegi, Gianni Rodari). Amaieran, «Altxorraren kobazuloan arakatzen» izenburuko atala gehitu du Martin Ansok, «testuak idazteko zein iturritatik edan dudan ahalik eta zehatzen emateko». Izan ere, «elezaharre- tan altxor bat dauka Euskal Herriak, altxor hori, neurri handi batean, kobazulo baten ilunpean gordeta badago ere», esanez amaitu zuen.
Los Premios Euskadi, dotados con 18.000 euros más 3.535 para una edición en otra lengua, se fundaron en 1982 y constan de cuatro modalidades: literatura infantil y juvenil, en euskara, en castellano y traducción.
Según Bas, presidente del jurado, la obra de Leguineche «seduce según la lees», y contiene una mezcla de frescura y profundidad, en su «serena reflexión sobre el transcurso de la vida, transmitiendo ganas de vivir».
Pello Añorga, galardonado en la modalidad de literatura infantil y juvenil, destacó ayer la labor realizada por el ilustrador Jokin Mitxelena, que «dota a la historia de una gran expresividad».
«Beharrak eragiten du legendak sortzea. Azken finean albistegietan entzuten ditugun hainbat gauza legendak baino ez dira. Adibidez, gaiztoak eta onak, eta hori guztia. Legendak dira edozertarako behar ditugun gauzak, nahiz eta definizio desberdinak izan ditzakeen. Gauza bat da XIX. mendeko azpigenero jakin batetakoa izatea eta, bestea, erabat desberdina, eta zentzu zabalago batean hartuta, elkarri kontatzen dizkiogun istorio txiki horiek dira. Legenda urbano bezala ezagutzen ditugunak egunero sortzen dira, eta hemendik hara dabiltza ahoz aho».
Literatura en castellano: Manuel Leguineche, con «El club de los faltos de cariño» (Seix Barral).
Literatura infantil y juvenil: Pello Añorga, con «Jenio gaiztoa» (Aizkorri).