GARA > Idatzia > Kultura > Irrati-telebista

Kontseiluaren Internet bidezko telebistaren lehen saioa ikusgai dago

 

GARA | GASTEIZ

Kontseiluaren aurkezpenean, euren jardueran «komunikabideekiko harremana garrantzi handikoa» dela adierazi dute, arrazoi argi bat azalduz: «Euskararen normalizaziorako bidean komunikabideek zabalkuntza lan izugarria egin dezakete-eta». Oraingoan, ordea, lan hau beren esku hartzea erabaki dute eta euren bideo propioak ekoizten hasi dira.

Oraingoz, bideo bakarra ikus daiteke, etorkizunean telebista izango denaren lehen emanaldia, hain zuzen. Bertan, aurreko urriaren 23an BECen Kontseiluko zuzendaritza talde osoa bildu zeneko informazioa eskaintzen dute. Bideoan ikus daitekee abenduaren 13an BECen bertan egingo den ekitaldi jendetsua iragartzen, eta deialdiaren kartela ere erakusten dute. Bideoak gehitzen joango dira datozen hileotan eta ikusgai izango dira Euskaltube eta Kontseiluaren webguneetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo