GARA > Idatzia > Kirolak > Desde la grada

B planen bat bilatzen hasteko ordua heldu da

Jon ORMAZABAL

Ideia batean irmoki sinestea -nahiz eta ideia hori onena ez izan-, oso garrantzitsua izan ohi da gauzak maldan gora jartzen direnean. Baloia motzean jokatzearen aldeko apustua egin du Alavesek denboraldia hasi zenetik; eta joko politaren aldeko hautu hori erabakigarria izan da Mendizorrotzan izan dituzten garaipenak lortzeko, eta kontra zituzten markagailuei buelta emateko.

Hala ere, gauzak batek nahi bezala egin ezin direnerako alternatibak prest edukitzea behar-beharrezkoa izaten da Bigarren Mailakoa bezalako txapelketa luze batean. Argi dago aurkariek baloia kentzen diotenean ikaragarri sufritzen duela eta hori nabarmen izan da etxetik kanpora jokatutako partidetan. Etxean pase motzek orain arte balio izan dute, baina joko mota hori gauzatu ahal izateko Emilio ordezkatu ezinezko pieza bat da, eta bera beste hiru astetan jokatzeko moduan egongo ez denez, alternatibaren bat bilatzeak behar-beharrezkoa ematen du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo