GARA > Idatzia > > Kultura

Moliere eta Collins euskarara itzulita, Elkarren eta Alberdaniaren eskutik

GARA | GASTEIZ

Literatura Unibertsaleko bildumak bi titulu berri gehitu ditu. Lehenik eta behin, Molierren «Tartufo» lana Juan Martin Elexpuruk euskaratuta aurkeztu zuten atzo Elkarrek eta Alberdaniak. «Tartufo edo iruzurgilea, literatura unibertsaleko komediarik ezagun eta antzeztuenetakoa ez ezik, iruditeria kolektibora igaro den pertsonaia mota ere bada, hipokrita erabatekoaren eredu gisa», esan dute liburuaren aurkezpenean.

Bigarren liburua «Ilargi-harria» da, Wilkie Collinsek idatzia. Lan hau literatura ingeleseko lehen detektibe-eleberri, edo misterio-eleberri modernoaren aitzindari gisa sailkatzen dute adituek. Gehien bereizten duena honen egitura narratibo ezohikoa da. Gauza da gutun koral antzeko narrazio bat dela «Ilargi-harria». «Aspaldi esana utzi zuen T. S. Eliot handiak «Ilargi-harria» dela ingelesez idatzita dagoen detektibe-eleberririk luze eta onena, idatzitako lehena izateaz gainera», adierazi dute. Euskaraz irakurtzeko aukeraren arduraduna Antton Olano Irurtia dugu, bilduma honetako hainbat lan euskaratu dituena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo