Joxemari Ostolaza
Hernanin
ARGIA
Zuten topaleku nazka-nazka eginda eta gogaituta dauzkagun gazteek, gure ezinak bere egin nahi ez dituztenak. Eta berriz ere, espainol agintariek Ertzaintza bidali dute herri honentzat Independentzia aldarrikatzea eragotzi diezaieten. Ertzaintza, nola ez, agindutakoa betetzera joan da soldadutzan «lehenik obeditu, gero beharbada pentsatu» espainol armadan guk jasan behar izan genuen idatzi gabeko lege hura. (...) Biharamun goizean topatu dut ertzain bat -ezagutzen ditudan gutxi oro bezala trafikokoa- ibai ertzetik korrika erritmo geldoan, aspaldi entrenatutako talde bateko jokalaria «ni ez naiz izan» aurpegi kongestionatuan markatua zuela. Gelditu egin zait eta nire osasunaz galdetu dit eguraldiari buruzko komentarioa egin bailitzan. Gogoak Hernanira eraman nau eta une batez ni ere han izan nintzela esateko zorian egon naiz. Gasteizen, Gernikan eta abarretan bai ongi, garai bateko frankisten antzera dena libre, dena alde esan diot kontrolik gabe. Ulertu du. «Ni zerbitzuko nintzen bulegoan» bota dit, «erretiroa hartzeko asmoz nabil, estresatuta». Jokalari eskas batentzat, pagotxa.