Lontzi Amado-Borthayre 2008/11/4
Espererantzak bustirik diraute udazkenan ere
le journal
Uda osoan Tarifa zein Kadizeko kostetan ailegatu dira etorkinak bustirik, igerika edo itsasuntzietan. Osorik eta arimaz heltzen ez zirelarik, beraien nortasun agiriak ailegatzen ziren, haien esparantzaz beterik, ziren ailegatzen zirenak hondartza turistikoetara.
(...) Geografo askok, eta horien artean nere Historia Geografiako erakasle ohiek, zioten mendilerroek eta itsasoek, muga naturalak osatzen zituztela. Urte luzaz egiatzat neukan baieztapen hau, hipotesia huts gisa hartzen hasi nintzen eta gaur egun gezur borobil batentzat hartzen dut.
Mugak sekulan ez dira hermetikoak, eta mendilerroak zein itsasoak, elkargune eta elkartruke espazioak dira. Pirineoak sekulan ez dituzte euskaldunak zein katalanak separatu. Mediterraneoa, Uliseren Odisean azaltzen den bezala, ez da muga bat izan eta elkar turkaketa gune historiko bat dela erakusten duen lehen liburuetarakioa da.
Harresiek aldiz, eta batez ere harresi politikoek dira pertsonak separazten gaituen gehina. Estatu Batuek Mexikorekin eraikitzen ari direna. Israeldarrek Gazan eta West Banken eraikitzen ari diren harresia ghetto bi sortuz. Edo, Europarrek Ekialdeko herrietan eraikitzen ari diren harresi anti-imigratorioa. Baina, hegoaldean ez, Europaren hegoaldean, muga naturala dugu, eta hor harresirik ez dugu behar!
Ba, aste honetan, batzuen batzuk, albisteri so egin diegunak, gogoratu egin gara, Espainari esker, Hego Europako mugak Afrikan hasten direla; Zeuta eta Melillan, alegian. Eta han, Europa eta Afrikaren harteko mugetan, muga politikoa, harresi bat eraiki dugula europarrok, etorkineri oztopo bat jartzeko. Udazkena, euria eta uholdeak direla eta, harresia erori egin da leku batzuetan. Leku horietan, etorkinak untsalaz, pasatzen saiatu dira, baina usaian bezala bustirik porrot egin dute, euripean eta Guardia Zibilaren aurrean. Honakoan ere, soilik, nortasun agiri batzuk eta esperantza batzuk lortu dute pasatzen uholdearen olatuarekin...