GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Hogeigarren urtemugak merezi duen ospakizuna izango du Ikasle Egunean

Hogei urte egunero betetzen ez direla-eta, Ikasle Abertzaleak erakundeak egitarau zabala antolatu du Erandion hilaren 22an egingo duen Ikasle Egunerako. Umeentzako puzgarriak, bazkaria, manifestazioa, ekitaldia eta kontzertuak izango dira besteren artean.

p018_f02.jpg

GARA |

Ikasle Abertzaleak erakundeak 20 urte daramatza Euskal Herriko ikastetxe zein fakultateak aztoratzen. Ehunka eta ehunka pertsona izan dira, urteetan zehar, ikasle eskubideen borroka ureztatu dutenak, eta finean, agerraldian adierazi bezala, borrokaren haziak egia bilakatu dituztenak.

Hogeigarren urtemugak «garrantzi berezia» duela ulertuta, egitarau oparoa antolatu dute Ikasle Abertzalea-ek Erandion, datorren azaroaren 22an egingo duten Ikasle Egunerako, bertan, prentsaurrekoan esan bezala, «ikasle garenok eta jada ez direnek elkarrekin ospatu dezagun».

IAko eledun Ainhoa Mendibilek, Ikasle Egunean parte hartuko duten musikariak lagun, aurkeztu zuen Ikasle Eguneko egitaraua, baita data seinalatu honetarako Anger musika taldeak, Gose taldeko Ines abeslariaren kolaborazioarekin egindako «Borrokak Heziak, Iraultza Haziak» izeneko abestia ere. Gainera, abesti honetan hogei urte hauetan ikasle erakundeko partaide izandako makina bat pertsonek ere «koruak» egin dituztela adierazi zuen Bilbon egin- dako agerraldian.

Azaroaren 22an, 11.00etatik aurrera egongo da zeregina Erandion, ordu horretan Hezkuntza Sistema Nazionala izena duen guneak ateak irekiko baititu, erraldoi buruhandi eta trikitilarien laguntzarekin. Mendibilek esan bezala, umeentzako jolas eta puzgarriak izango dira ikasle gazteenentzat eta 12.00- etan pailazoen ikuskizuna.

Bazkaria ere izango da eta ondoren, bertsolarien txanda iritsiko da. Aurtengoan ordea, bada berezitasun bat, saio hone- tako protagonista guztiak emakumeak izango baitira. Amaia Agirrek, Maialen Arzallusek, Iratxe Ibarrak eta Onintza Enbeitiak beren errimekin amaitu bezain pronto, 3indarrok elektro- txarangak jarriko du beharrezko giroa, eta 17.00etatik aurrera, musika maratoiaren laguntza ere izango du.

19.30ean iritsiko da hitzordu nagusia, orduan abituako baita manifestazioa Hezkuntza Sistema Nazionalaren gunetik. Karpa erraldoian aurkituko du amaiera ekitaldi politikoarekin.

Urtero bezala, musikak ez du hutsik egingo Ikasle Egunean eta 21.00etatik aurrera, Anger, Piperrak, Obrint Pas, S.A. eta Amaiur izango dira karpa erraldoian.

Alta, karpa txikian ere musikaz gozatzeko beta izango da eun horretan, Aritz Sound Sistem eta DJ Bull-ek girotuko baitute gaua bertan.

Topaketak

Ikasle Egunarekin batera, IAk Ikasle Topaketak antolatu ditu Erandion. Euskal Eskola Nazionala lortzeko bidean, ikasleek esperientziak «trukatu eta elkar aberasteko».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo