GARA > Idatzia > Kirolak > Atletismoa

Behobia-Donostia LIV. Ekitaldiaren bezpera

Errepidea inurritegi erraldoia bihurtuko da inoizko lasterketa jendetsuenean

p045_f02_097x096.jpg

GARA | DONOSTIA

Behobia-Donostiak LIV. ekitaldia ospatuko du gaur, parte-hartzaile kopurua inoizko handiena dela. 16.300 korrikalarik 20 kilometrotan errepidea inurritegi erraldoia bilakatuko dute.

Inoiz baino korrikalari gehiago, baina faboritoak bizpahiru baino ez: Chema Martinez eta Julio Rey espainiarrak eta Kamel Ziani oriotarra. Gainontzekoek, Gaintxurizketa eta Mirakruzeko puntu «beroenetan» bilduko den jendearen harrera beroa izango dute bidelagun.

Zorionez, aurten, antolatzaile lanetan dabilen Iñigo Etxeberriaren hitzetan, lasterketa apur bat laburragoa da. «Gaintxurizketako lanak amaituta murriztu egin da bai luzera, bai eta aldaparen gogortasuna ere, %6tik %5era, hain zuzen». Hala, denbora onak ere izan litezke.

Ordutegia

Ohiko puntuan izango du irteera lasterketak, Bidasoa ibaiaren ertzean. Ezintasun fisikoren bat dutenak irtengo dira lehenengo, 10.25ean. Handik aurrera, dortsalaren kolorearen arabera aterako dira korrikalariak. Azkenengo zenbakiak, txipak eta gainerakoak atzo banatu ziren, Kursaalen egin zen «korrikalariaren azokan».

Hala, 11.00etan zenbaki horia eta berdea dutenak abiatuko dira. Ondoren, 11.04an, zenbaki gorria dutenak; 11.09an, urdinak, zenbaki laranjadunak 11.13an eta, azkenik, zenbaki zuria daramatenek amaituko dute «irteera zeremonia» 11.15ean. Dagokion orduan ateratzen ez dena lasterketatik kanpo geratuko da. Helmuga, berriz, 13.40 arte egongo da zabalik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo