GARA > Idatzia > Kirolak > Alaves

Salmeronek aldaketak egingo ditu hamaikakoan

p033_f02_97x96.jpg

GARA | GASTEIZ

Azken asteotako bolada txarrak egoera kaskarrean utzi du Alaves sailkapenean eta, horren ondorioz, Jose Maria Salmeronek taldean jarraituko duen ala ez zalantzan da. Gauzak horrela, entrenatzaileak hamaikakoa berritzea erabaki du.

Halabeharrezko aldaketak izan dira batzuk, Mateo eta Edu Albacar zigortuta baitaude, baina baita irizpide teknikoek eragindakoak ere. Roberto Cuevas, Pablo Casar eta, guztiz osatuz gero, Gaizka Garitano eta Emilio Sanchez hamaikakoan egongo dira, Mateo, Albacar, Marc Pedraza eta Morenoren ordez.

Eta taldearen aukera bakarra, Pablo Casarren esanetan, «irabaztea ala irabaztea» izango da. Horretarako, atzelariaren ustez, askoz hobeto aritu beharko du talde gasteiztarrak, batez ere defentsa lanetan. «Bakarka, ia-ia jokalari guztiok huts egin dugu eta, talde gisa ere, huts egiteak izan ditugu. Beraz, erruz lan egin dugu bereziki arlo horretan aste osoan zehar», aitortu zuen. Lan horri esker, «maila ona eskaintzea» espero du Casarrek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo