Euskara eta euskal kulturaren gaineko bidaia interaktiboa, Iruñeko planetarioan
GARA |
Euskara eta euskal kultura hobeto ezagutzea du xede egunotan Iruñeko Planetarioan ikusgai den erakusketak. «Batek mila-euskal munduak» lelopean, Euskal Kul- tur Erakundeak ekoiztutako eta Euskararen Kultur Elkargoaren 10. urtemugaren karietara egindako erakusketa, datorren urtarrilaren 31 arte egonen da Planetarioan. Bertan bisitariek hainbat prozedura interaktibo eta teknologiko erabiliz, euskal mun- duen ikuspegi eguneratua aztertu ahal izango dute.
Gaurko artisten, argazkilarien, idazleen, musikarien eta hainbat egileren eskutik, bisitariek euskal mundu horiek ezagutzeko aukera izanen dute kaledoskopio bat begiratuz. Era horretan, erakusketak ikus-entzunezko lanak eskaintzen ditu; Jose Antonio Artze, Kirmen Uribe eta Itxaso Borda idazleen olerkiekin eta Koldo Ameztoy ipuin-kontalariaren istorio batekin gozatzeko aukera izanen du erakusketara hurbiltzen den pertsona orok.
Elkarrizketak
Gainera, hainbat artistek egindako dokumentalak ere ikus daitezke bertan; euskal arte unibertsalaren ingurukoa, Argentinako eta Uruguaiko euskaldunei buruzkoa, bai eta euskal eta ma- rokoar gazte batzuen arteko kultura trukaketaren ingurukoa ere. Gainera, euskal kulturarekiko eta euskararekiko lotura handia duten hainbat pertsonari egindako elkarrizketak ere ikus daitezke bertan; Jon Maiari eta Martin Berasategiri egindakoak, tartean.
Esan bezala, erakusketa Iruñean izanen da urtarrilaren 31 arte, eta gero beste zortzi hiritan ere izanen da.