GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Ohorezko Maila

Puntu premia handia dute euskal taldeek

J.L. | DONOSTIA

Atseden luze baten ostean, -luzeegia dudarik gabe, baina hori ohikoa da Espainiako Ligan- bihar itzuliko da Ohorezko Maila, eta euskal taldeek partida garrantzitsuak jokatuko dituzte, guztiak baitute puntuak lortzeko premia.

Etxean arituko den bakarra Ampo Ordizia da. Gipuzkoarrek oso itxura ona eman dute orain arte, eta jokatutako partida guztietan punturen bat eskuratu arren, irabazi oso gutxitan egin dute. Egutegiak ere ez die asko lagundu, talderik indartsuenen aurka jokatu baitituzte orain arteko norgehiagoka guztiak.

Iritsi berri den Les Abelle talde izango dute gaur aurrez aurre, Trevijanoko estadioan, 12.00etatik aurrera, eta lau puntuak batzeko aukera ederra izango dute.

Ordu erdi geroago hasiko du neurketa Pegamo Bera Berak. Donostiarrek Madril taldearen aurka jokatuko dute. Oso partida zaila izango dute Gipuzkoako hiriburukoek, aurkariak taldea asko indartu baitu. Gipuzkoarrek ere gauza bera egin dute, nahiz eta orain arteko partidetan zelaian ez duten hori erakutsi.

Getxo Arteak ere ordu berean jokatuko du igo berri den La Villa taldearen zelaian. Horitxoek ere puntuak behar dituzte, eta aukera dute kanpoan garaipena erdiesteko. Partida kaskarrak onekin nahastuz dabiltza, eta norabide ona hartzeko asmoz joan dira. Garaipena lortzen ez baldin badute, garrantzitsua litzateke punturen bat ekartzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo