GARA > Idatzia > > Euskal Herria

EUSKARAZ BAI

Ezker Abertzalea taldeak BECera joateko deia egin dio euskal gizarteari

Abenduaren 13an, larunbata, Kontseiluak hamargarren urteurrena ospatuko du Barakaldoko BECen, «Pauso bat harago» festa erraldoian. Atzo, Gasteizko Parlamentuko Ezker Abertzalea taldeak dei egin zion euskal jendarteari ekitaldi honetan parte hartu dezan, denon presentzia «beharrezkoa» dela nabarmenduz. Prentsa ohar batean, talde independentistako kideek adierazi dute, «azken hamar urte hauetan Kontseiluak gure hizkuntzaren normalizazioaren alde egin duen lana baliagarria eta ezinbestekoa» dela eta jaialdi honetan parte hartzea ere beharrezkoa dela «euskararen aldarrikapenak aurrera egin dezan».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo