LIZEOAK/BAIONA
Hezkuntza publikoaren alde, ehun bat ikasle elkartu dira karriketan
Ehun bat ikasle bildu ziren atzo Baionako karriketan hezkuntza publikoaren alde direla adierazteko. Estatu frantseseko Hezkuntza ministerioak egin nahi dituen hainbat murrizketa eta erreforma salatu dituzte hain zuzen ere. Atzotik 2012. urte bitartean 90.000 lanpostu desagertuko direla gogorarazi zuten. Eta, horrez gain, gobernuak hainbat ikasketa ere bertan behera uzteko asmoa duela gaineratu zuten. Europa osoan zehar hezkuntza sistema publikoaren alde eginen diren ekimenekin bat egin zuten atzo Baionako ikasleek. Ondoko asteetan hainbat ekimen egingo dituztela iragarri zuten.