GARA > Idatzia > > Kultura

DURANGOKO AZOKA

Pirinioetako hizkuntzak eta suomiera, erakusketan bildurik

GARA | DURANGO

Durangoko Elkartegian, azokak iraun bitartean, hainbat hizkuntzaren egoera islatzen duten bi erakusketa izango dira. Batetik, Euskaltzaindiaren ekimenez, «Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina» izenekoa. Bestetik, Euskal Idazleen Elkarteak eta Gerediaga Elkarteak antolatutako «Suomi-Finlandia» izenekoa, herrialde gonbidatuari buruzko informazioa jasotzen duena.

Euskaltzaindiaren 90. urteurrena ospatzeko ekitaldietako bat da erakusketa eta Europako hizkuntza erromantikoen mapa azaltzeaz gain, horien ezaugarriak eta historiaren adierazpen garrantzitsuenetako batzuk laburbiltzen dira. Besteak beste, aragoiera, katalana, okzitaniera, eta nola ez, euskara dira erakusketaren mami.

Finlandiak ere, Durangoko Azokako aurtengo gonbidatuak, badu bere txokoa Elkartegian. Erakusketan, Finlandiari buruzko datu orokorrak, hezkuntza sistema, hizkuntzaren sustraiak, finlandieraren berreskuratze prozesua historian, literatura... lantzen dira. Horrez gain, suomierazko poesia errezitaldia eta hitzaldia izango dira gaur. Gainera, egun berezia da gaurkoa: Finlandiak independentzia lortu zueneko 91. urteurrena ospatzen baita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo