GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Durangoko Azoka, kultur -eta polemika- gune

Durangoko Azoka euskal kulturaren urteroko hitzordurik garrantzitsuenetakoa da, eta milaka bisitariren harrera gune da atzo Landakoko ateak zabaldu zirenetik astelehenera bitartean. Berrogeita hirugarren edizio honek nobedade ugari izango ditu ikusgai eta salgai, nola literatura arloan hala musika arloan. Egile eta musikari berrien lanak zein beteranoenak, izen ezagunak eta ez hain ezagunak nahastuko dira egunotan kultur topagune horretan, kulturgintzako gizon-emakumeen, lagunen topagune baita Durangoko Azoka. Halaber, herri aldarrikapenek ere ez dute hutsik egingo. Baina Azoka polemika gune ere izan da. Aurten, esate baterako, kartelaren irudiak sortu du polemika, bai eta Hiru euskal argitaletxea Azokatik kanpo uzteko erabaki eztabaidagarriak ere, bere liburuak Euskal Herrian -eta zenbaitetan euskaraz- argitaratzen dituen argitaletxea izan arren.

Polemikak polemika, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka Mikel Laboa, aste honetan bertan zendua, gogoratuz abiatu zen, eta harekin batean, aurten zendutako beste hainbat kultur eragile eta euskaltzale, hala nola Gotzon Garate, Xabier Iratzeder, Karmelo Etxenagusia, Enrike Knörr, Elias Amezua eta Mikel Errazkin. Zalantzarik gabe, horiei guztiei egindako omenaldiak erabateko adostasuna biltzen du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo