GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Aizkora

¡Lizarran abiatuko da binakako lehiaketa

J.L. | DONOSTIA

Lizarran hasiko da gaur Urrezko Aizkorako Binakako Txapelketa. 12.00etatik aurrera bertako pilotalekuan izango da norgehiagoka. Alde batetik, Lopez eta Vicente izango dira, eta, bestetik, Arria V.a eta Rekondo.

Norgehiagoka estua izango da, faborito argirik ez dago eta. Lehenengo puntua eskuratzea, ordea, oso garrantzitsua izango da bi bikoentzat, multzoa oso gogorra baitute. Mindegia-Senosiain eta Larretxea-Atutxa dira beste aurkariak, eta ustez haiek dira finalerdietan izateko faborito.

Gaurkoan ere lan ezberdinak egin beharko dituzte bi bikoek, eta guztira denbora tarte txikienean egiten duenak irabaziko du. Lopez eta Vicente Lehen Mailako finalean aritu berriak dira. Arriak, aldiz, ez du lehiaketa ofizialetan parte hartu, eta Rekondo Bigarren Mailako finalerako sailkatuta dago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo