GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

Ofizialtasunaren bidean

Kirolarien aldarrikapenekin bat egiteko aukera, hilaren 27an, Bilbon

Futbol selekzioak «Euskal Herria» ala «Euskadi» izenarekin jokatzearen polemika izan da protagonista azken asteotan. Kirolarien eta hainbat eragile sozial eta sindikalen ustez, berriz, arazoaren muina ez da izena, Euskal Herriak, nazio den aldetik, selekzio nazionalak izateko duen eskubidea baizik. Gizarteak kirolarien aldarrikapenekin bat egiteko aukera izango du abenduak 27an, Bilbon egingo den manifestazioan.

p004_f02.jpg

Amaia U. LASAGABASTER | BILBO

Ez dago batere argi futbol selekzioak Iranen aurka abenduaren 23an jokatuko duen edo ez, Euskadiko Federazioak ez baitio inolako erantzunik eman futbolariek egindako eskaerari. Argi dago, berriz, gizarteak euskal kirolariek egindako aldarrikapenekin bat egiteko aukera izango duela, handik lau egunetara.

ESAITek, Euskal Herriko 27 eragile sozial eta sindikalekin batera, manifestazio nazionala egingo du Bilbon, abenduaren 27an, «euskal kirolariak babestu eta beren aldarrikapenak gure egiteko». Hau da, Euskal Herriak, nazio bat denez, selekzio nazional eta ofizialak edukitzeko eskubidea duela gogorarazteko. Salaketarako ere egongo da lekurik, manifestazioaren bultzatzaileek azken bolada honetan emandako atzerapausoak kritikatu baitzituzten.

Atzerapauso horien artean, futbol selekzioaren gainean sorturiko eztabaida nabarmendu zuten, berez, arazoaren muina ez baita, «Euskal Herria» edo «Euskadi» izenarekin jokatzea. Mobilizazio honen bultzatzaileen ustez, «hainbat aldetatik ikamika hutsa sortuz, arazoaren sustraietatik aldendu nahi dute eztabaida».

Horregatik, kirolariek eta atzo Bilbon prentsaurrekoa eskaini zuten eragileek eman duten lehen urratsa arazoaren muina zein den finkatzea izan da. Alde batetik, oinarrizkoa da Euskal Herriaren nazio izaeraren -zazpi herrialdez osaturiko nazioa- aldarrikapenak eta, beraz, «nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko nahi, borondate eta eskubideak» merezi duten aitorpena izatea. Eta, bestetik, nazio horren ordezkaritzak herrialde guztietako kirolariak bere baitan har ditzala, hau da, kirol egitura nazionalen sorrera.

ESAITeko kideek salatu dute behar horri erantzunik ez emateaz gain, kirol arduradunak gero eta garrantzi txikiagoa duten keinuekin konformatzen direla. Ildo horretatik, futbol selekzioak Gabonetan jokatzen dituen partidak ekarri dituzte gogora: «Azken 20 urteotan aurrerapausoa izan dira; denborarekin, ordea, autonomia erkidegoen arteko partida gisa asimilatzea lortu dute. Euskadiko kirol federazioentzat tresna izan beharrekoa helburu bihurtzean, Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasuna nahi ez dutenek partidua asimilatu eta Estatu espainolaren logika autonomikoan barneratzea lortu dute».

Itxaropena piztu eta itzali

Iaz Euskadiko Futbol Selekzioak hartutako erabakiak nolabaiteko ilusioa piztu zuen, «Euskal Herriko selekzioari autonomia erkidego bati ez zegokion izena eta ez zegokion osaketa emanez, zazpi herrialdeak biltzen dituen nazio baten izena eta izana emanez». Hamabi hilabete geroago itzali egin da, berriro «Euskadi» izena inposatzeko nahiarekin. «Tamalez -deitoratu zuten mobilizazioaren bultzatzaileek-, oztopoa ez dator Madril eta Paristik, Gasteizko Gobernutik baizik».

Eta oztopo horiek ez dute soilik futbol selekzioan edota bere izenean eragiten, euskal kirol arlo osoan baizik, 16/2006 Dekretua dela-eta. Horren ondorioz, «hainbat federaziok, orain arteko osaketan aldaketak egin dituzte, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko kirolariak baztertuz, 36. artikuluaz baliatuz», salatu zuten. Horren adibideak, zoritxarrez, ugariak dira. Besteak beste, mendi lasterketak, udan Getxon antolatutako Ur Jokoak edota igandean, Gasteizen izango den Euskadiko maratoi erdiko txapelketa.

Jokabide hauek, atzo prentsaurrekoa eskaini zuten eragileen esanetan, ez dute zerikusirik «iazko Gabonetan Bilboko kaleetan 25.000 pertsonek eskatu zutenarekin, ezta ondoren San Mamesen ikusi zenarekin ere». Eta kirolariak beraiek eskatzen ari direnarekin ere ez.

Izan ere, asteotan protagonista bilakatu den eztabaida hau futbolariek Euskadiko Futbol Federazioak hartutako erabakiari emandako erantzun garbiarekin sortu zen. Erakunde ofizialen ihardespena ere argia izan da, baina kirolarien aldarrikapenetatik oso aldendua ere bai, eta agerian utzi zuen hori futbolariek esandakoarekin bat eginez 800 kirolariek sinatutako manifestuak.

Ekimenak

Hurrengo urratsak ematea, «euskal kirolariak babestuz eta beren aldarrikapenak gure eginez», gizartearen esku dago, hainbat eragile sozial eta sindikalen ustez. Horretarako bidea izango da abenduaren 27an, larunbata, arratsaldeko 17.30ean Bilboko Aita Donostia plazatik abiatuko den manifestazioa. Antolatzaileek dei berezia egin zieten kirolariei, manifestazioaren buruan joan daitezen.

Bai Euskal Herriari-ren laguntzaz, egitasmo hau herrietara eramaten ari da ESAIT, kirolariak bilduz, beren konpromisoa zabalduz, manifestaziorako autobusak antolatuz, baita hitzaldiak eskainiz ere. Oraingoz, zortzi hitzordu dituzte: Atxondon (gaur), Ortuellan (hilak 15), Villabonan (hilak 16), Bilbon (hilak 17), Laudion (hilak 18), Larrabetzun, Sodupen eta Mundakan (hirurak, abenduaren 19ean).

Gizartearen mobilizazioa eskatzen duten eragileak

Honako hauek dira orain arte atxikimendua eman dutenak: Ahaztuak 1936-1977, Anai Artea, Anitzak, amnistiaren aldeko mugimendua, Askapena, Bai Euskal Herriari, Bilgune Feminista, Demoak, Eguzki, EHNE, ELA, Elkartzen, ESAIT, Euskal Herriak Bere Eskola (EHBE), Euskal Herrian Euskaraz (EHE), Euskal Laborarien Biltzarra (ELB), Euskaria, Etxerat, Gurasoak, Herria 2000 Eliza, HIRU, Ikasle Abertzaleak, IPES, LAB sindikatua, STEE-EILAS, Torturaren Aurkako Taldea (TAT), Gazte Independentistak eta Eskubideak Abokatuen Elkartea.

El irlandés Gibson, el ejemplo del futbolista que sí puede elegir

Darron Gibson, joven jugador del Manchester United, es internacional con la República de Irlanda a pesar de haber nacido en Derry, localidad situada en el norte de la isla y que por tanto pertenece a una jurisdicción distinta. Su situación y la de otros tres jugadores fue tratada hace un año por la FIFA y la Asamblea de Stormont, que resolvieron respetar su derecho a elegir la selección a la que querían representar.

Al día siguiente de conocerse la decisión de los futbolistas vascos de no acudir al encuentro ante Irán si no se mantenía la denominación de Euskal Herria, Fernando Llorente era convocado por la selección española y posaba en Lezama con la camiseta roja. Desde medios afines al PNV arremetieron contra el delantero del Athletic poniendo en duda su coherencia y la de otros jugadores que habían firmado el manifiesto y que en su día acudieron a las llamadas de la selección española. Uno de los titulares decía: «Euskadi no, España sí».

Se les pasó por alto que, como recordó el representante de ESAIT Ritxi Mendiguren, los futbolistas vascos a día de hoy no tienen la posibilidad de escoger. Y en gran medida, la responsabilidad se encuentra en la inacción de los políticos vascos que no han incluido esta cuestión en sus negociaciones sobre presupuestos o competencias.

En el caso de Darron Gibson y otros tres futbolistas nacidos en el norte de Irlanda que habían sido convocados por la federación de la República, los políticos sí tomaron cartas en el asunto. Su situación fue tratada en la FIFA y la Asamblea de Stormont hace un año. Las formaciones unionistas intentaron obligar a los jugadores a que acudieran a la llamada de la Federación del Norte. Sin embargo, Sinn Fein y SDLP no lo aceptaron y trajeron a colación que en el acuerdo de Viernes Santo se reconocía a los norirlandeses que así lo quisieran la posibilidad de conseguir la nacionalidad de la Republica irlandesa. Políticos del sur como el ministro de Asuntos Exteriores Dermot Ahern también apoyaron a estos jugadores. Al final, los citados estamentos resolvieron que eran los jugadores los encargados de decidir qué camiseta se ponían.

Gibson se ha limitado a señalar que la Federación del Norte de Irlanda es la culpable de su situación al dejar de convocarle en su día por preferir acudir a una prueba con el Manchester United y hacer caso omiso a la llamada de la selección juvenil. Pero su origen explica las razones de su decisión. El centrocampista nació hace 21 anos en Derry, la ciudad mas importante del Ulster tras Belfast y que se encuentra a tan solo a unos kilómetros de la frontera con la República. Con mas de 115.000 habitantes, gran parte de la población -más del 80%- se declara abiertamente nacionalista irlandesa. La mayoría de esta comunidad no se siente representada por la selección del norte y entienden que la verdadera selección de Irlanda es la de la República.

Hay más. El equipo de fútbol de Derry es el único del norte que participa en la liga del sur. Hace ya más de 20 años que el club lo pidió, y fue aceptado. Una demostración más de que en el deporte las fronteras administrativas se superan... si hay voluntad de hacerlo.

Manex ALTUNA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo