GARA > Idatzia > Kirolak > Futbola

DERBIA Eibar eta Alaves, aurrez aurre

Boladari ekin edo jarraipena eman

Eibarrek garaipena behar du jaitsierako postuetatik irteteko; Alaves, berriz, goialdean kokatuko litzateke hiru puntuak lortuz gero.

p040_f01.jpg

 

EIBAR - Alaves

A.U.L. | EIBAR

2008. urteko azken partida eta denboraldiko lehen derbia hartuko du gaur Ipuruak. Festa eguna, beraz, nahiz Gabon zaharrekoa nahiz euskal futbolarena izan. Zoritxarrez, baina, protagonista guztiek ezin izango dute eguna jai giroan amaitu.

Ospakizunen kontua zailagoa da etxekoentzako, garaipenak besterik ez baitie balio. Joan den igandean Alacanten galdu ondoren, jaitsierako postuetara itzuli zen Eibar. Rico Perezeko partidak, gainera, denboraldi osoan ikusitakoa berretsi zuen: armaginek ezinezkoa dute etxetik kanpo puntuak lortzea eta, beraz, zeken jokatu behar dute Ipuruan lehiakide dituztenekin. Opariak debekatuta daude.

Carlos Pousok eta bere gizonek, gainera, argi dute hurrengo bi partida hauek zenbaterainoko garrantzia duten. Bai aurkariengatik -Eibarrek gertu-gertu izango luke Alaves gaur menderatuz gero, eta Sevilla atzetik dabilen aurkari zuzena da-, baita eskura daitezkeen puntuengatik. Bi garaipen lotuz, estatistiken arabera mailari eustea ziurtatua duen multzora itzuliko lirateke gorri-urdinak eta, ziur aski, jaitsierako postuetatik kanpo, hobeto igaroko lituzkete Gabonetako oporrak.

Helburua, noski, berbera duen arren, Alavesen egoera ez da hain larria. Gasteiztarrentzat, izan ere -nahiz eta balorazioak, normalean, partida nola joan den ikusita egin ohi diren-, berdinketa bera emaitza polita izan liteke, Eibarrekiko aldea finkatzeaz gain, azken asteotan izaten ari den bolada onari segida emango bailioke. Normala denez, talde arabarrak onura horiek guztiak nahi ditu, bai. Hau da, garaipen batek ekarriko lituzkeenak: zazpi puntuko abantaila aterako lioke Eibarri, sailkapenaren goialdean kokatuz.

Errealitatea, hala ere, ez da guztiz arrosa kolorekoa Salmeronen gizonentzat: jardunaldi gutxi izan dira jokoan, aldeak ere txikiak dira eta Ipuruan behaztopa eginez gero, Alavesek adio esango lioke azken asteotako boladatxo onak taldera ekarri duen lasaitasunari. Beraz, beraien aldetik ere, ez da oparirik egongo.

Olentzeroren etorrera

Argi dauka hori Carlos Pousok. Horregatik, agian, Olentzerok bere etorrera aurreratzea espero du entrenatzaileak, ea honek «opariak eta ez ikatza» uzten dien. «Zoritxarrez ezin ditu denak pozik utzi, baina geu izatea espero dut, premia handiagoa baitugu».

Entrenatzaile eibartarrak, hala ere, ez du uste «alde handiegirik» dagoenik Alavesekiko. «Orekatuagoak izan dira aste hauetan, hori falta izan zaigu guri, baina derbia eskuratuz gero parekatuta geratuko gara», gogorarazi zuen Pousok.

Jose Maria Salmeronek, bestalde, baikortasunez ekingo dio neurketari. «Ez da erraza izango, baina Gabonetarako geratzen diren partidetan sei puntuak eskuratuz gero, oso ondo kokatuko ginateke sailkapenean».


HUTSUNEAK

Larritasunik izango du Eibarrek neurketarako. Baita hutsune asko ere. Sei guztira, Pampin, Txiki, Carmelo, Markel, Natxo Insa eta German Beltran minduta baitaude. Arabarren kasuan, Cabrera eta Fagoaga geratu dira etxean lesioak direla eta.

EZAGUNAK

Alavesen jokakari ohi bakarra dago Eibarren, Codina, baita gasteiztar bat ere, Tokero. Talde zuri-urdina, berriz, armagin ohiez beteta dago: Cesar, Garitano, Cuevas eta Fagoaga taldean eta Javi Perez idazkaritza teknikoan.

Pouso y Salmerón apenas retocarán sus alineaciones

Apenas habrá novedades en las formaciones que salten hoy a Ipurua.

Dos en el caso del Eibar, ya que Carlos Pouso repetirá el once que se impuso al Murcia hace dos semanas, con el regreso a la defensa de cuatro y el doble pivote. Los beneficiados, Larrazabal y Sutil, que volverán al once; y los damnificados, Alaña y Cases, que se quedarán en el banquillo.

Menos variaciones aún, sólo una, introducirá José María Salmerón. Martín Astudillo, cumplida su sanción, volverá al equipo, acompañando a Garitano en el doble pivote. Moreno será el sacrificado, ya que Emilio Sánchez adelantará su posición. | A.U.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo