Ikasle eta Aske ekimenak babesa eskeini die Iruñerrian atxilotuei
GARA |
Azken hilabeteotan hainbat gazte atxilotu dituzte Iruñerrian polizia-indar espainolek, eta horietako askok torturak salatu dituzte. Horren harira, Ikasle eta Aske ekimeneko hainbat kidek agerraldia egin zuten atzo, gazte horiei guztiei, eta bereziki Iker Aristu NUPeko ikasleari, babesa emateko..
Jazotakoa «oso larritzat» jo zuten, eta azaldu zuten Julio Lafuente errektoreari eskatu ziotela ikasle honekiko kezka publikoki adierazi eta Aristuren errugabetasun presuntzioa aitor zezala. «Hilabete bat pasa da eta oraindik ez dugu erantzunik jaso, beraz, argi eta garbi ikusi dugu zein den Lafuenteren jarrera: bere ikasleez paso egiten du eta egoera larri honen aurrean ez du ezer egiteko asmorik», salatu zuten. Aristuren egoera «sobera larria» dela gogorarazi eta Lafuenteri galdetu zioten ea zer gertatu beharra dagoen «bere ikasleenganako gutxieneko kezka» adieraz dezan.