GARA > Idatzia > > Mundua

Guantanamoko kartzela ixteko bi urteko epea jarri du Barack Obamak

Barack Obamak, AEBetako presidente hautatuak, bi urteko epea jarri dio bere buruari Guantanamoko basean dagoen kartzela ixteko, 2010eko azaroko Legebiltzarrerako hauteskundeak baino lehen.

p017_f02148x104.jpg

GARA |

«Time» aldizkari estatubatuarrari emandako elkarrizketan, «erantzukizunez» jokatuz bere agintaldiko lehenengo bi urteetan Guantanamoko presondegia itxi nahi duela adierazi du Barack Obamak. Ameriketako Estatu Batuetako presidente hautatuak 2010eko azaroan egingo diren Legebiltzarrerako hauteskundeak jarri ditu epemugatzat.

Hainbat erakundek salatu dute han giza eskubideak nabarmen urratzen dituztela, eta Obamak berak hauteskunde kanpainan agindu zuen Guantanamoko kartzela itxiko zuela.

Bi urte barru bere Gobernuaren arrakasta neurtzeko balioko du itxierak, «Time»eko elkarrizketan adierazi zuenez. «Presondegia modu arduratsu batean ixten badugu, tortura betirako erauzten badugu eta gure segurtasunaren eta gure Konstituzioaren arteko oreka lehengoratzen badugu», arrakasta hori neurtzea posible izango dela adierazi zuen Obamak.

Ildo beretik, alderdi demokratako buruak iragarria du Estatu Batuetako Armada Iraketik aterako duela, eta Afganistanen euren posizioa «sendotu» nahi duela gaineratu du, «ez bakarrik arlo militarrean, baita diplomazia eta ekonomia arloetan ere».

Obama «urteko pertsonaia» izendatu duen aldizkarian, Estatu Batuetako presidente hautatuak adierazi zuen beste helburu bat beteko litzatekeela «klima aldaketa bezalako arrisku transnazionalei aurre egiteko nazioarteko instituzioak berpizteko gai izanez gero». Horrez gain, «guk bakarrik ezin dugu konpondu», esan zuen Obamak.

Urtarrilaren 20an George W. Bush errepublikanoaren lekukoa hartuko duen presidente berriak egungo presidenteordea den Dick Cheney Guantanamoko presondegia ixtearen aurka eta torturaren alde agertu eta bi egunetara egin zuen bere iragarpena.

Dena den, Guantanamoko kartzelako itxiera ez dela zeregin erraza adierazi dute aurka agertu direnek. Lehenengo han dauden 250 presoekin zer egin erabaki beharko da.

torturatua

Sei urte eta gehiago kartzelan pasa ondoren asteartean Guantanamoko presondegitik atera zen Hajj Boudela aljeriarrak han egon zen bitartean torturatua izan zela salatu zuen atzo.

Miles de militares serán movilizados para la investidura

El Pentágono va a movilizar a 7.500 militares en activo y 4.000 guardias nacionales para proteger Washington de cualquier intento de atentado durante la investidura de Barack Obama como presidente, el 20 de enero.

Los soldados se encargarán de efectuar patrullas aéreas, de organizar una extensa red de apoyo médico y de apoyar a las fuerzas del orden para garantizar la seguridad en la capital estadounidense, afirmó el general Gene Renuart responsable de mando Norte.

«No hemos identificado una amenaza concreta, pero de cara a un acontecimiento tan importante y también histórico debemos estar preparados para responder a cualquier cosa que pueda pasar».

Izena ABIZENA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo