GARA > Idatzia > Kultura > Musika

Munduko bost hiri dakartza Jet Lag jaialdiak Bilboko itsasadarrera

Berlineko eran, Deustuko kanalean hutsik zegoen industria pabiloi bat eraldatu eta gazteentzako gune bihurtuta, jaialdi kultur anitza egingo du bertan, gaur hasi eta asteartera arte, Jeg Lag egitasmoak. Hala, Berlin, Medellin, San Frantzisko, Shanghai eta Dakar Bilbora hurbilduko ditu.

p047_f01_153x144.jpg

Anartz BILBAO | BILBO

Harrotasunez eta are harrokeriaz, Bilbo munduko erdigune ere kokatu izan du bilbotar batek baino gehiagok. Bertako Udalak bultzatuta, munduko bost hiri ardatz hartu eta bertako kultur jarduerak hirira ekarriko ditu Jet Lag jaialdiak. Hain zuzen, Dakar, Medellin, Berlin, Shangai eta San Frantzisko izango ditugu gurean, Bilboko itsasadarrean Jose Ibarrola diseinatzailearen ardurapean atondu eta egokitu den industria pabiloi huts batean, kolorez jantzi nahi den ezleku batean. Guztia girotzeko, gainera, Bilboko hamar gaztek -bi hiri bakoitzeko- blog bat erabili dute azken sei hilabetetan euskaraz zein gaztelaniaz hiriaren berri emateko.

Gaur goizeko hamaiketan hasi eta datorren astearte gauean bukatuko den egitasmorako doaneko egitarau mardula osatu dute, egunero hamasei urtetik gorako hiru mila gazte inguru biltzeko asmoz. Musika ez ezik, grafitti, komikigile, roller, hip hop dantzari, bideokonferentzia, trukaketa eta beste ere izango dira. Guk, hala ere, musikari erreparatuko diogu gehienbat, seguru asko jende gehien bilduko duen jarduera baita.

Gaueko ekitaldiei so egingo diegu gaurtik hasita. Doinu elektronikoak izango ditu nagusi jaialdiko musika-irekierak. Berlineko Booka Shade bikotea izango da bertan izar, Wagon Cookin anaia nafarrek lagunduta. Larunbata afrikarra dugu, Dakarreko Didier Awadi gaztearen hip hopaz eta Pape Dioufen m´balax doinuz jantzita. Eta igandeko saioaren ostean, eskarmentu handiko rock taldea, Blue Cheer, San Frantziskotik.

Medellinetik Gernikara

Jaialdia modu harrigarrian bukatuko da asteartean. Rock progresiboa lantzen duen Cold Fairyland Shanghaiko seikoteak joko du bertan. Gurean guztiz ezohikoa izanik ikusmin handia piztu du kontzertuak.

Medellineko Grito hardcore taldeak ez du Bilbora etortzerik izango, eta bere ordez Gatibu talde gernikarrak joko du igandean, arrakasta handiko hirugarren lana aurkezteko.

KULTUR ANITZA

Munduko bazter urrunetatik hurbilduko zaizkigu jaialdiko musika taldeak: Booka Shade (Berlin), Pape Diouf eta Didier Awadi (Dakar), Blue Cheer (San Frantzisko) eta Dear Cold Fairyland (Shanghai). Euskal Herritik berriz, Wagon Cookin´ eta Grito kolonbiarra ordezkatuko duen Gatibu.

Un pabellón industrial reciclado de 3600 m2

Un pabellón situado en el canal de Deusto será la sede del festival. La manera más sencilla para acceder a él es acercarse en metro hasta Sarriko y bajar después recto hacia la ría, en menos de cinco minutos. Además, al lado del puente Euskalduna se habilitará un parking para turismos. En autobus, se accederá por medio de las líneas 10, 13, 18 y 71 de Bilbobus. A. B.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo