GARA > Idatzia > Kultura > Musika

Arbaso talde ondarroarrak etxeko berotasunean agurtuko ditu betiko zaleak

p047_f03_46x64.jpg

A. BILBAO | BILBO

Ondarroako Kafe Antzokian, Bisai taldearekin batera, herritarren aurrean agur esango du Arbaso metal taldeak, azkena izango baitu biharko zuzeneko saioa. Orain bost urte sortutako taldea Patxi Cabanillas bateria jotzaileak, Nerea Sanchez kantariak, Lander Lourido eta Iñigo Larrinaga gitarra-jotzaileek eta Andres Escobar baxu-jotzaileak osatzen dute egun.

Boskoteak Babel Musik zigiluan argitaratu zuen «Bizitzaren helmugan» debut lana orain bi urte inguru, eta helmuga hori igarota, agur esatea erabaki du.

Kontzertu berezia prestatu du Arbasok bihar gaueko 22.30erako, eta taldea sortu zutenetik bertan musikari aritutako guztiak igoko dira oholtzara.

Lagunak ondoan

Agurrean Bisai izango dute alboan ondarroarrek. Horiek ere metalzale, talde biek elkarrekin emanak dituzte dozena bat kontzertu. Gainera, orain bi urte Euskadi Gaztea irratiko entzuleen saria eskuratu zuten. Lehen saria astigarragarrek, eta bigarrena ondarroarrek.

Lagunarteko festa doakoa izango da eta ez da bertan berotasunik faltako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo