GARA > Idatzia > > Kultura

Eszenak

La Fundicion aretoak Andres Corcheroren «Despacito» dantzaren estreinaldia hartuko du

GARA | BILBO

«`Despacito' lanean bizitza eta heriotzako bidaia esploratzen saiatzen naiz eszenatokitik. Bertan, dantzaren bidez, geure baitan bizi ditugun izaki guztiengana hurbiltzen saiatzen naiz. Belaunaldien arteko bidaia lasai bat da». Andres Corcheroren hitzek inork baino hobeto azaltzen dute bihar eta etzi La Fundicion aretoan ikusiko den lanaren helburua. Lehendabizi ikusi ahalko da sormen hau Euskal Herrian eta bi emanaldien bidez aurkeztu du haren lana; lehena bihar eta bigarrena etzi, biak ere 20.30etan. Ez da Corchero La Fundicion aretoa bisitatzen duen lehen aldia; pasa den denboraldian Invocacions aurkeztu baitzuen. Ikuskizun hauen bidez haren hizkuntz poetiko partikularra erakusten du, «Butoh dantzan bere irakasle dituen Min Tanaka eta Kazuoh Ohno-ren lanetik abiaturik garaturikoa», Bilboko aretotik azaldu dutenaren arabera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo