GARA > Idatzia > > Kultura

Eszenak

«Miren Ponpiss» lanean, klasikoaren bertsioa eskainiko dute Ortzaikoek

I. A. | GASTEIZ

Aurreko urtean, Errauskine Gabon garaian Gasteizera heldu zen moduan, aurten Miren Ponppis ezagutzeko aukera eskainiko dute Ortzai Antzerki Laborategikoek Dendarabako Araba Aretoan. Ortzaiko ikasleek, Euskal Antzerki Dantza Konpainiaren laguntzarekin gogoraraziko dute haurrentzat idatzitako lan klasiko honen istorioa. Berezkoa duten estiloa gehituko diote halere, lanari, hots, magia, erokeria eszenikoa eta karikaturaren ikuspuntua jarriz.

Ortzaiko kideek ziurtatu duten eran, «pantomima britainiar antzerki mota da, bereziki Eguberrietan antzezturikoa». Haien azalpenei jarraituta, pantomimak betiko ipuinak antzeztu ohi ditu baina ikuspuntu kritiko bat gehituz eta eguneratuz. Ortzaikoek planteamendu hori oso gogoko dute, eta maiz heltzen diete horren arauei.

«Miren Ponpiss» ikuskizunerako sarreren salmentatik lortutakoa Ekuadorreko Babahoyo hiriko Un Nuevo Amanecer zentroko haur berezientzako programara bideratuko dute. Astelehenean izango da ikuskizun hau ikusteko lehen aukera; ondoren, beste bi emanaldi izango dira hilaren 29an eta 30ean, 19.00etan. Azkenik, urtarrilaren 5ean ere, 16.00etan, antzeztuko dute berriro ere Ortzai taldekoek euren lana.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo