AHTren inposizioa eta eragingo dituen kalteak salatu dituzte han eta hemen
AHT Gelditu! Elkarlanak deituta, azpiegitura bultzatzen duten enpresa eta erakundeen aurrean elkarretaratzeak egin zituzten atzo. Proiektuak duen kostu sozial eta ekonomikoa salatzeaz gainera, eztabaida sozial parte-hartzailea ukatu izana kritikatu zuten, eta desinformazioa eta gezurra baliatzen ari direla ohartarazi. Iurretan desjabetze aktak sinatzeko saioak salatzeko elkarretaratzea egin eta agintariek lurjabeekiko duten «errespetu falta» nabarmendu zuten.
GARA |
AHT Gelditu! Elkarlanak deituta, makina bat protesta ekitaldi egin ziren atzo hiri eta herrietan proiektua gaitzesteko eta benetako eztabaida soziala abiatu dadin eskatzeko.
Iruñean tren geltokiaren atarian egin zuten elkarretaratzea, eta proiektuak eragingo dituen kalte ekologikoez harago, kalte sozial eta ekonomikoak nabarmendu nahi izan zituzten. Hala, AHTren kilometro batek balio duena kontuan hartuta, 0-3 urteko haurren hezkuntza-ziklo bat urtebetez dohainik eskain litekeela adierazi zuten, eta hiru kilometroren kostuarekin, berriz, nafar guztientzat kalitatezko lehen laguntzako zerbitzua berma daitekeela.
AHT proiektua inposatzeko, eraikuntza lanetan «etekina atera nahi duten» hainbat alderdi politikoren, instituzioren eta enpresaren laguntza dutela ere salatu zuten. «Azken hilabeteetan asko hitz egiten da krisiaz, kapital ekonomikoaren urritasunaz, erreserba funtsen faltaz, baina AHT eraikitzeko ez dago krisirik; gure kultur ondarea suntsitzeak 9.000 milioiko kostua du», salatu zuten.
Basaurin hainbat lagun batu ziren AHTren eraikuntza lanetan ari den Ferrallados Baskonia enpresaren atarian. Ordu erdiko egonaldian proiektuaren aurkako leloak bota zituzten parte hartzaileek. Bilbon, berriz, Tecsa enpresaren parean egin zuten protesta proiektuaren aurkakoek.
Donostian Euskotren-en Easoko geltokiaren ataria izan zen protestarako aukeratuta tokia. Bertan, enpresa honek proiektua diruz zein publizitate bidez laguntzen duela salatu zuten. Dozenaka lagunek, AHT bultzatzeko desinformazioa eta gezurra erabiltzen duela kritikatu zuten eta bidaiariei eskuorrien bidez euren kexen berri eman zieten.
Bestetik, Iurretako Udalaren parean, aurreko egunean bezalaxe, hainbat lagun bildu ziren desjabetze akten sinatze saioak gaitzesteko. Durangaldeko AHT Gelditu Elkarlaneko kideek salatu zutenez, ordea, Adif erakundeko ordezkariak ez ziren agertu hitzordura. Geroago jakin zutenez, Bilbon egin zuten azkenean sinatzea, baina hainbat lurjaberi ez zioten inolako abisurik eman.
Horregatik «lurjabeekiko duten errespetu falta eta jarrera» ere salatu zituzten elkarretaratzean batutako lagunek.
Gaur Oarsoaldeko AHT Gelditu Elkarlaneko kideek deitu dute protesta ekitaldia Errenteriako tren geltokiaren parean, proiektuak bereziki euren eskualdean eragingo dituen kalte ekologikoak salatzeko.
AHT Gelditu! Elkarlaneko kideek datorren urtarrilaren 15ean ere mobilizazioak egingo dituzte; egun horretan proiektua babesten duten alderdi politikoen egoitzen atarian egingo dituzte protesta ekitaldiak. Urtarrilaren 17an, berriz, manifestazioa egingo dute Urbinan; bertan AHTren eraikitze lanak nabarmen aurreratuta daude. Jendearen parte hartzea eta proiektuaren aurkako jarrera agertzea ezinbesteko jotzen dute plataformako kideek proiektua geldiarazteko.
El Departamento de Medio Ambiente de Lakua presentó ayer en Gasteiz el primer Anuario Ambiental, en el que se recoge, entre otros datos, un aumento del 124% en las emisiones vinculadas al transporte desde 1990. La titular de la Consejería, Esther Larrañaga, incidió que desde 2003 se ha experimentado un aumento de cuatro puntos en el uso del transporte privado y afirmó que «la única medida que ha tenido éxito en Europa ha sido el cobro de tasas para entrar en las ciudades».
La representante de Lakua adelantó que «este cobro de tasas se implantará en el futuro en Euskadi», aunque no quiso adelantar acontecimientos, porque «es una medida polémica, que requiere un tiempo de maduración y unas infraestructuras específicas, como parkings fuera de las ciudades».
Entre las medidas para hacer frente al aumento del uso del vehículo privado Larrañaga, resaltó «la importante apuesta por la red ferroviaria» realizada por el Ejecutivo de Ibarretxe, claro está, «con el tren de alta velocidad a la cabeza».
En el informe también se relfeja el incremento en 2007 del ritmo de artificialización por acción urbanística, especialmente en las áreas destinadas a actividades económicas, que justificó afirmando que es «el precio a pagar por el progreso».
Entre los aspectos positivos, el anuario recoge mejoras en cuanto a la calidad del aire, el suelo y el agua. Sobre este último punto, afirmó que la calidad del agua de consumo es «satisfactoria», aunque «continúa habiendo un 2% de la población que recibe en sus hogares agua en condiciones deficientes».