GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Pello Elzaburu Pamiela

Pamielaren azalpena J. Zelaia Saiakera Sariaz

Patxi Salaberri Muñoak GARAn (2008-12-20) argitaratu gutunaren harira, honokoa argitu nahi dugu:

1.- Epaimahaiak Pamielari helarazi ahala bere ebazpena -finalista eta saridunen lemak- argitaletxeak, hain ohikoa den eran, informazioa komunikabideetara du bidaltzen eta, bestalde, saridunari deitzen. Helburua da lehiaketaren eta saria banatzen deneko ekitaldiaren berri publikoa ematea, sariduna bertan egotea bermatzea, bere xumetasunean ekitaldia gutxieneko ikusminez hornitzea eta hedabideei begira lana erraztea. Baina sariduna eta finalistak nortzuk diren isilpean mantenduz; hain isilean non epaimahaikideek -uste eta aieruak gorabehera- ez baitute jakiten ez nor den sariduna ez finalistak. («Epifonemak» lanaren autoretza, adibidez, egileak publikatu duen gutunarengatik jakin da. Bidenabar, lehiaketaren arauetan -soilik euskaraz argitaratuak-, 7. puntuan adierazten da «Lan irabazlea erabakitzea, plegua irekitzea eta sariaren banaketa 2008/9 neguan egingo da Iruñean». Ez da pluralik erabiltzen).

2.- Prozedura hau, duela lau bat urte publikoki aditzera eman eta gero, indarrean ezarri zen eta errepikatu izan da aldioro. Horrengatik aski ziurtzat jotzen da finalistak -deirik ez jasotzearekin- jakitun direla.

Sentitzen dugu oraingoan «arazo» bilakatu izana. Prozedura guztiak bezala, beraz, hobetu daiteke, eta zeregin horretan eskarmentua lagungarri da beti; areago Patxi Salaberri Muñoaren kexuaz orain arte «bere» izan duen argitaletxean prentsaren bitartez jabetu garenean.

Dena den, irmoki bermatu dezakeguna da J. Zelaia Saiakera Sariaren epaimahaikoaren independentzia eta prozedura osoaren gardentasuna.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo