GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Igandean elkarretaratzea egingo dute Langraizen, preso gaixoen alde

GARA |

Heldu den igandean, abenduak 28an, Langraizeko espetxe aurrean elkarretaratzea egingo dute gaixotasun larriak dituzten presoak aska ditzatela aldarrikatzeko. Amnistiaren aldeko mugimenduak euskal gizarteari dei egin dio, ekimen honetan parte har dezan.

Langraizeko espetxean gaixotasun larriak dituzten zenbait euskal preso politiko aurkitzen dira, eta horregatik egingo da elkarretaratzea bertan, baina amnistiaren aldeko mugimenduak gogora ekarri duen eran, badira gaixorik diren beste preso asko eta asko kartzela espainoletan sakabanatuta.

Heriotza zigorra

Amnistiaren aldeko mugimenduaren iritzirako, halako osasun arazo larriak dituzten euskal preso politikoak espetxean edukitzeak «apainduriko heriotza zigorraren ezarpena esan nahi du».

Elkarretaratzea 12.00etan hasiko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo