GARA > Idatzia > Kultura > Musika

Roots Diamoondsen jamaikar doinuak Bilbon, Rico Rodriguez tronboi jotzailearen omenez

Bartzelonar Roots Diamoonds taldeak «With Other Eyes» lan berria aurkeztuko du El Balcón de la Lola aretoan, «Rico Rodriguez Legacy» DVD berria aurkezteko antolatu duten festan.

p047_f02_97x80.jpg

Anartz BILBAO | BILBO

Bartzelonako Horta-Guinardó auzoan Short Skankers izenarekin 2001ean sortu taldea da egun Roots Diamoonds. Ska, rock steady eta ska jazz doinuak dotore jorratzen ditu taldeak eta hamalau kantuz osatutako «With Other Eyes» lan berria -Silver Bullets musika jamaikarreko zigilu bizkaitarrean plazaratua-, aurkeztuko du Bilbon, oholtza gainean.

Egun, Berta Gratacos (ahotsa), Lluc Casares (teklatuak), Arnau Gonzalez (saxofoia), Joan Ignasi Sobrepera (tronboia), Xabi Casanovas (tronpeta), Adria Toldra (gitarra), Ruber Traba (baxua) eta Quim Corominasek (bateria) osatzen du neguko hotzari aurre egingo dion taldea. Gaurko kontzertuarekin «Rico Rodriguez Legacy» DVDa aurkeztea dute helburu antolatzaileek, eta zuzenekoa hasi aurretik dokumentala proiektatzeaz gain, aretora sartzen diren lehen hogei lagunei DVD bana oparituko diete.

Jamaika Bartzelonan

2006an Bartzelonan grabatutako dokumentalak jamaikar musikarekin bat garatutako Rico Rodriguez tronboi jotzailearen bizitza kontatzen du, 60ko urteetako karibetar doinuak berriro jotzearekin bat.

Fitxa

Data: Gaur, ostiralak 26.

Lekua: El Balcón de la Lola (Bilbo).

Ordua: 21.00etan.

Sarrera: 8 euro.

Oharra: Kontzertuaren aurretik «Rico Rodriguez Legacy» documentala proiektatuko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo