Musika
Euskal Herriko Gazte Orkestrak urtarrilean hasiko du kontzertu bira
Euskal Herriko Gazte Orkestrak urtarrilaren 2an ekingo dio kontzertuak eskaintzeari, Gilbert Varga zuzendari gonbidatuarekin batera hamabost egunez entseguetan buru-belarri aritu ostean. Aurtengo programan, Fernando Velazquezek sortutako «Gabon dut anuntzio» obra gaineratu dute, baita 55 ahotsek osatutako Leioa Kantika Koralaren kolaborazioa ere. Bira hasi aurretik, baina, orkestrak entsegu orokorra eskainiko du Eibarko Antzokian.