GARA > Idatzia > Kirolak > Futbola

Nazioartekoa Manchester Cityri ezetza

Kakari Milanen geratzeko eskatu omen dio Jainkoak

GARA | MILAN

Manchester Cityren jabe diren arabiar aberatsen sekulako eskaintza zela-eta -110 milioi euro eskaintzen zizkioten Milani eta 20 urteko jokalariari- neguko fitxaketarik garrantzitsuena gauzatzear zirenean, Kakak ezohiko dei bat izan zuen eta Milanen jarraitzea erabaki du, oraingoz behintzat. Kontua da, jokalariak azaldu zuenez, «Milango zaleek jarraitzeko egindako eskaerek geratzera eraman naute. Jainkoaren eskari bat izan da eta Milan nire etxea dela ohartu naiz».

Brasildarraren esanetan, «familian eta sosegu handiz hartutako erabakia izan da, historiak eta sustraiek pisu handia izan dute eta oso gustura nago hartutako erabakiarekin».

Hainbat komunikabidek, hala ere, erabaki honen atzean datorren denboraldira begira Real Madrilek egin diezaiokeen eskaintza bat legoke. Hauteskundeetarako oso proposamen deigarria izan daiteke jokalaria.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo