GARA > Idatzia > > Kirolak

Aizkora | Urrezko lehiaketa

Mallabiko saioaren ostean zehaztuko dira finalerdietako norgehiagokak

p046_f02.jpg

J.L. | DONOSTIA

Urrezko Aizkoran finalerdietan izango diren lau bikoen izenak zein diren jada jakina da, baina bigarren multzoan postuak zehazteko daude, eta bihar jokatuko den lehen faseko azkeneko jardunaldiaren ostean argituko da hori.

Mallabian jokatuko da bihar, 17.30etik aurrera, bigarren multzoko azken jardunaldia. Mugertza II.a eta Nazabal Azurmendiren eta Arrospideren aurka lehiatuko dira. Irabazten duen bikoak lehen postua lortuko du, eta finalerdietan lehen multzoan bigarren geratu ziren Arriaren eta Rekondoren aurka neurtu beharko dituzte indarrak.

Biharko saioa galtzen duenak, aldiz, multzoko bigarren postuarekin konformatu beharko du, eta finalerdietan lehen multzoko lehen postuan amaitu zuten Atutxaren eta Larretxearen aurka lehiatuko dira. Orain arteko probetako lan bera izango dute, eta sei lanetan denborarik gutxien pasatzen duen bikoak lortuko du garaipena.

Gazte mailakoak ere bi saio izango ditu, eta biak, gainera erakargarriak. Bihar eguerdian, 12.00etatik aurrera, Araiako plazan izango dira saioak. Hasteko, Saralegi eta Olano, Amillanoren eta Vazquezen aurka neurtuko dira, eta leku berean, baita ere, Larretxea lehengusuak Rodriguez II.aren eta Jauregiren aurka lehiatuko dira. Saralegi eta Olano izango dira lehen proba irabazteko faboritoak, eta Larretxea lehengusuak, berriz, bigarrena irabazteko faboritoak. Aipaturiko bi biko horiek jokatu zuten iazko finala, eta ezeren okerrik ez dela, aurtengo finalerdietan, behintzat izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo