GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

LAUDIO IKASTOLAKO LANGILEAK

Iñaki askatu!

Laudio Ikastolako langileok gure kidea den Iñaki Olalderen atxiloketa salatu nahi dugu. Espainiako Poliziaren eskuetan aurkitzen da eta bere egoerak biziki kezkatzen gaitu, baita bere senide eta inguru hurbileko pertsonek ordu hauetan bizi duten egoeraren larritasuna ere; hori dela-eta, gure elkartasuna helarazi nahi diegu.

Ezaguna dugu Iñakiren konpromiso politiko eta soziala Euskal Herriaren alde. Ez dugu inondik inora onartzen Euskal Herriaren alde lanean aritzeagatik inongo atxiloketarik eta tortura arriskurik bizi behar duenik, ez Iñakik, ez beste inork. Ez dugu uste estrategia errepresibo hau gatazka konpontzeko lagungarria denik.

Iñaki lehenbailehen Ikastolan ikusi nahi dugu, egunero bezala eskolak ematen.

Hau guztia salatzeko asmoz, Ikastolako langileok lanuztea eta kontzentrazioa egin genuen.

Iñaki eta beste guztiak berehala askatzeko aldarrikatzen dugu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo