GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

Le Journal | Jean-Louis Davant 2009/1/20

Zer den auzitan

Laborantxa ez da bakoizki laborarien afera, denena da, oro hortarik bizi beigira, jaten dügün ber. Lürreko (eta itsasoko) ekoizkinak dütügü janari: Arren jaki sanoak nahi dütügü, eta ez pozuz beteak, min biziaren pizle. Herritar bezala ere badügü hitza, legelaria haütatzen dügülakoz. Legar (zerga) pagazle bezala halaber, laborantxako erakunte püblikoak hunkitzen düan sosetik parte bat gure musatik beita.

Lehenik ezin üka ipar Eüskal Herriko laborantxa franko berezia dela, haboroenik hazkuntzan finkatürik beita.

Ene ustez pe hortako jaunek ez düe behar bezala tratatzen, ez beitüe ontsa ezagützen, ez ezagütü nahi, edo ezin ezagütü. Haien ustez, peko zelai eta ordoki zabaletako normetan sartü behar dü, eta prefosta laborantxa indüstrialeko bidetik ibili.

Bestalde nor nahik ikus dezake mündü zabalean ere laborantxa indüstriala pareta baten joitera doala. Lürrak higatzen dütü, kanpoa eta jentea pozuatzen, prezioak zapatzen, energia eta hura burrustan egarten, baserriak hüsten, Afrikako laborariak ehorzten...

Laborantxa berri baten beharra bada orotan, laborantxa autonomo, ekonomo eta biologikoago baten behar gorria. (...) abereen jakia hor geinatü behar lizateke ahal oroz, eta bereziki belharra ontsa egari, hori delarik kabaleen bazkarik hoberena eta merkeena.

Laborantxa berri horrek jadanik erro azkarrak dütü heben, eta abio baikorrak, parte handi bat Euskal Herriko Laborantza Ganbaran eta horren üngürüan egiten den lanari esker. Hona zeren süstengü osoa ekarten deiodan egiten zaion auzian, ahatze gabe demokrazia bat ere joküan dela hor.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo