GARA > Idatzia > Kirolak > Desde la grada

Barne konpetentzia, etxetik badator, askoz hobeto

Jon ORMAZABAL

Gabezia ugariren artean, aurtengo Deportivo Alavesek talde barruan duen lehiarik eza izaten ari da larrienetakoa. Izan ere, asteak pasa ahala, akats berak behin eta berriz, era nekagarrian errepikatzen ari dira, inor erremediorik jartzeko gai ez dela. Bi areatan oso bigun agertzen dira azkenaldian babazorroak, eta kezkagarria da, oso, jokalari batzuk izaten ari diren errendimendu kaxkarra.

Titular postuagatik berarekin lehiatuko den inor gabe, eta aurrealdean bakarrik borrokatzeaz nazkatuta, neke fisiko eta mentalaren zantzuak ageri ditu Javi Guerrak, eta zentral postuetan, Cesar bera ere bere taldekideen akatsak egiten ari dela ematen du. Zorionez, ikusmira etsigarri horren artean, badirudi Manix Mandiola Ibaiako harrobiko gazteei aukerak ematen ari dela, eta hala, Regueroren debuta eta taldeak bost jokalari arabarrekin jokatzen amaitu izana, esperantzarako argudio bakarrenetakoak izan ziren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo