Bestelako mundua
Euskal Herriko Gizarte Foroak antolatu topaketa izango da Baionan larunbatean
«Bestelako munduak posible dira. Horiek eraikitzeko, nola borrokatu elgarrekin?» izenburutzat duen topaketa burutuko du Euskal Herriko Gizarte Foroak larunbatean Baionako Gaztelu Berriko IUT-en. Eguerdiko ordu bietan hasiko da talde txikien arteko eztabaidekin. Arratsaldeko bostetan hitzaldia eta eztabaida izanen da Lilian Mathiew soziologoarekin. Arratseko zazpietatik aurrera ondo pasatzeko aukera izanen da Patxoki elkartearen egoitzan egingo den «zintzur-bustitzean». 2009a hasi berri, krisia hedatzen ari delarik, erantzun bila dagil gizartea, bai Brasilen egiten ari den Munduko Foroan, bai eta Baionan ere.