GARA > Idatzia > Kirolak > Tau

Top 16ren hasiera

Prokomek gasteiztarren joko bolada aparta nekez eten dezake

Poloniako taldea da E Multzoko ahulena, bi garaipen baino ez baitzituen lortu lehenengo fasean. Logan estatubatuarra da zaindu beharreko aurkaria. Ilievskik debuta egingo du baskoniarrekin Euroligan.

p044_f01_97x184.jpg

 

TAU BASKONIA-PROKOM

Arnaitz GORRITI | GASTEIZ

Euroligako Top 16 ligaxkaren hasiera aurreko urteetan baino samurragoa izango da gaur Tau Baskoniarentzat. Izan ere, Poloniako Asseco Prokom ahulak nekez etengo du gasteiztarren joko bolada bikaina; orain artean, E Multzoko talderik eskasena dela erakutsi baitu. Arabarrek aspaldion erakusten duten jokoa alde batetik, eta poloniarrek aurreneko fasean bi garaipen baino ez zituztela pilatu kontuan hartuta, Tau Baskoniaren garaipena ia ziurtzat jo liteke. Dena dela, gertatu beharrekoa 20.30etik aurrera gertatuko da.

Jazo beharrekoetan gauza bi dira ziurrak: batetik, Mirza Teletovic jokatzeko moduan izango dela berriro; sukarrak jota egon da azken egunetan eta bi neurketa eman ditu jokatu gabe. Bestetik, Vlado Ilievskik Tau Baskoniarekin debuta egingo duela Euroligan. Orain arte ezin zuen Europako lehiaketan parte hartu Union Olimpijaren aginduetara hasi zuelako denboraldia. Behin aurreneko fasea amaituta, Esloveniako antolatzaileak atseden minutuak emango dizkio Pablo Prigioniri.

«Jokatzea egokitu zaigun multzo honekin oso pozik gaude, baina horrek ez du esan nahi partida errazik izango dugunik, sasoi honetan aurkari guztiak baitira zailak», adierazi zuen Ilievskik Euroligako webgunean. «Neurketa bakoitza erabakigarria izango da hemendik aurrera; are gehiago Prokom bezalako talde baten aurka. Beraiek inolako presiorik gabe jokatuko dute eta horrek oso arriskutsu bihurtuko ditu. Ondorioz, biharko -gaurko- dema aurrera ateratzeko giltzarri nagusia gure jarrera izango da; hots, hutsegiterik egiteko tarterik ez dugula badakigunez, oso garrantzitsua izango da hasieratik gogor ekitea», esan zuen.

Ivanovicen aburuz, berriz, Prokomek ez du borrokarik egin gabe etsiko. Bigarren faseko hastapenetan gaudelarik, multzoko lau taldeok aukera berberak dauzkagu».

Zaindu beharreko jokalariak

Urtetik urtera asko aldatu ohi da Asseco Prokom. Tomas Pacesasek zuzentzen duen taldean iaztik hona jokalari bakarrak jarraitzen du: Filip Dylewicz kapitaina, Poloniako taldean hamabigarren urtea baitu. Iaz baino diru gutxiago xahutu dute aurten eta kalitatez ere behera egin dute apur bat, 2007/08 urtean Dajuan Wagner, Malatras Gurovic, Ruben Wolkowisky, Thomas Ven der Spiegel edota Mustapha Shakurrek jokatu baitzuten. Dena den, talde itxura gehiago dute iaz baino, nahiz eta berez ez liokeen arazo handirik sortu behar Tau Baskoniari.

Hala ere, benetan zaindu beharreko jokalariak baditu Prokomek. Esaterako, David Logan antolatzailea, partida bakoitzeko 17,3 puntu saskiratzen dituena. Horrez gain, behinola talde gasteiztarreko jokalari izan zen Pat Burke irlandarra -2002/03 denboraldia gasteiztarrekin hastekoa zen, baina Dusko Ivanovicengandik ihes egin zuen- ere kontuan hartu behar da, are gehiago aurten 11,3 puntu eta 6,2 errebote ari delako lortzen. Ezin ahaztu ere Ronald Burrell hegalekoa eta Koko Archibong. Bi jokalariok indar eta sendotasun handia ematen diote talde poloniarrari.

Azkenik, esan behar gaur arratsaldean beste bi neurketa jokatuko direla. 19.30ean H Multzoko Cibona eta Montepaschi Sienak jokatuko dute Zagreben eta, 20.45etik aurrera, Real Madrilek eta Bartzelonak jokatuko dute Madrilen.

Inútil `mea culpa' para el ViveMenorca-Tau

El Comité Español de Disciplina Deportiva (CEDD) ratificaba ayer el fallo del Comité de Competición de la Federación Española de Baloncesto (FEB), que impide dar por finalizado el partido ViveMenorca-Tau.

«En este partido, correspondiente a la primera jornada de la Liga ACB disputado el pasado 5 de octubre, se cerró el acta con 0,6 segundos por jugarse», remarca el comunicado.

Aquella jugada, en el que el protagonista fue el base del ViveMenorca Pooh Jeter, que anotó dos puntos con el marcador 77-79, significaba el empate a 79 a falta de 0,6 segundos, pero la jugada en cuestión fue anulada y se dio por finalizado el encuentro.

Por contra, todo queda en saco roto ya que, aunque el comité asegura que «se comprueba en el expediente y en los escritos presentados por los integrantes del equipo arbitral que cuando adoptaron la decisión sobre el resultado del encuentro, plasmada en el acta del encuentro, lo hicieron bajo su criterio e independencia adoptada en aquel momento, fuera o no la correcta, sin que esta decisión pueda ser corregida». De este modo, parece que nada cambiará y no se reanudará el choque. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo