GARA > Idatzia > > Ekonomia

Bi enpresari atxilotu dituzte, bi langile egoera irregularrean izateagatik

GARA |

Langileen eskubideen aurkako ustezko delitu bat dela-eta, eraikuntza alorreko bi enpresari atxilotu zituen Espainiako Poliziaren Atzerri eta Muga ataleko talde batek, urtarrilaren 19an, Bilbon.

Ikerketa burutu zuten funtzionarioek ebatzi zuten «Angel Ortega Paz, S.L.» eta «Leonca» enpresetan Boliviako bi etorkinek egoera irregularrean lan egiten zutela, eta bi enpresa horietako gerenteak atxilotu zituzten.

Bi langile boliviarrak Espainiako Gobernu Delegaritzara eraman eta mota honetako arau-hausteetarako atzerritartasun arauak ezarri zizkieten.

EAEko Espainiako Gobernu Delegaritzak nabarmendu zuen halako jokabideak dituzten enpresariek, «arauzko kontratuak» eta «Gizarte Segurantzarekikoak» bete gabe, «irregulartasun egoeran dauden atzerritarren egoera prekarioaren kontura etekin ekonomiko handiagoak» lortu nahi dituztela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo