Bigarren mailako Binakako Txapelketa
Putzuaren goiko irteera urruti ikusten dute batzuek
Lau pilotari daude oraindik garaipenik lortu gabe. Mendizabal-Ibai Zabalak eta Berasaluze IX.a-Urberuagak, aldiz, sendo eusten diete lehen postuei.
Imanol CARRILLO | DONOSTIA
Bigarren mailako hirugarren jardunaldia amaituta, sailkapenak ez du aldaketa nabarmenik jasan, behinik behin, lehenengo eta azken postuetan. Mendizabal-Ibai Zabala eta Berasaluze-Urberuaga bikoteek gora begira jarraitzen dute lehen eta bigarren postutik. Sailkapeneko bi azkenek, bestalde, ezin izan zuten lehen garaipenik lortu euren hirugarren partidan.
Sailkapeneko goiko eta beheko postuetan ez bezala, taula erdiko pilotarien arteko oreka agerian geratu da astean zehar, eta sailkapen nagusian, erdialde horretan, aldaketak izan dira.
Bestalde, azken asteotan gertatu den moduan, bai lehen mailako eta bai bigarreneko azken norgehiagokak Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu dira. Bertan, Belloso eta Eskuderok osatzen duten bikoteari ihes egin zion lehen garaipenak. Cabrerizoren eta Beroizen jarraikortasuna nabarmendu beharra dago partida horretatik. Gainera, Asegarceko bi pilotariek inoiz baino huts gehiago egin zituzten, eta txapelketa honetan hori garesti ordaintzen da.
Tolosan bertan astelehenean jokatutako beste partidan, Del Reyk eta Galarza VI.ak bigarren puntua lortu zuten Saralegi eta Apraizen kontra. Ez zen norgehiagoka erraza izan Aspeko pilotarientzat, momentu askotan atzetik aritu baitziren markagailuan. Dena den, atzelari bizkaitarraren indarraren eta aurrelari errioxarraren kolpe bikainen aurrean, Asegarcekoek amore eman behar izan zuten.
Hutsik egin gabe
Sailkapeneko lehenengo bi bikoteek ez zuten arazo handirik izan euren partidak irabazteko. Zornotzan jokatutako Berasaluze IX.a-Urberuaga eta Olaetxea-Iza norgehiagokan, irabazleen sendotasunari eta sakez lortutako tanto ugariei esker erabaki zen partida.
Iscar herriko pilotalekuan (Valladolid) jokatutako beste norgehiagoka, aldiz, berdinduagoa izan zitekeela zirudien hasiera batean. Mendizabal eta Ibai Zabala pilotariek lehen bi partidak irabazteko erakutsitako sendotasunari heldu zioten berriz. Aritz Lasa eta Arruti aurkari sendoak izan ziren lehen zatian, baina pilotalekuaren hezetasunak norgehiagoka erabaki zuen, kasu honetan, Asegarceko bikotearen alde.
El pelotari de Asegarce Pablo Berasaluze recibirá mañana el premio al pelotari más importante de 2008 en el Palacio Euskalduna de Bilbo, en la gala de la Unión de Federaciones Deportivas de Euskadi. Esta asociación está integrada por unas 50 federaciones que año tras año proponen a un deportista de su ámbito.
Por otro lado, Olaizola II (59 puntos) ha sido el mejor pelotari de la cuarta jornada del Campeonato de Parejas, según el premio que otorga Euskadi Irratia. Irujo queda en segundo lugar (57) y Xala es tercero (53). La clasificacion general continúa encabezada por Iñigo Pascual, con 200 puntos.