Diskoak
Xabi San Sebastianen eta Txirri, Mirri eta Txiribitonen lanak kaleratuko dira
Elkar diskoetxeak hiru lan berri argitaratuko ditu otsailean. Xabi San Sebastianen «Ospela» izenekoa, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen «Ari, ari... Txirri, Mirri, Txiribiton Txistulari!» eta Laja eta Mikelen «Non zuztarra, han adarra» lana. San Sebastianek «nortasunez beteriko» rock melodikoa eskaintzen du bakarrik egiten duen bigarren lan honetan. Pailazo ezagunek txistuari garrantzia eman nahi izan diote disko berrian eta Laja eta Mikelek lan «herrikoia, freskoa, alaia eta ederra» kaleratuko dute.